Dominak jantzi dituzte BATek eta Txingudik Euskadiko Txapelketan

Senior mailako Euskadiko Atletismo Txapelketan parte hartu zuten eskualdeko ordezkariek asteburuan, Anoetako miniestadioan. Txingudi Atletismo Taldeak hiru domina lortu zituen. Marian Garrantxok bi jantzi zituen, urrezkoak biak. Sasoi betean dagoela erakutsi zuen, bere ehun metrotako marka onena, 2009an egindakoa, hobetu baitzuen (11,86). 200 metroetako lasterketan ere garaipena lortu zuen, 24,26ko markarekin. Hirugarren domina brontzezkoa izan zen, eta Adrian Mazok lortu zuen, 110m hesietako proban (15,84).

Super Amara Bidasoa Atletiko taldeak hamabost domina lortu zituen. Ondorengo bost atletek lortu zituzten urrezkoak: David Fuentesek (48.26) eta Garazi Castañaresek (52.65) mailu jaurtiketan, Teresa Errandoneak 100m hesietan (13.96), Malen Ruiz de Azuak luzeera jauzian (5.38) eta David Maldonadok 1.500 metroko lasterketan (4:06.92).

Hitzordu erabakigarriak, asteburuan

Estatuko Lehen Mailako Ligako hirugarren jardunaldia izango dute Super Amara BATeko taldeek larunbatean. Neskak Burgosen ariko dira, Ohorezko Mailarako txartelaren bila. Mutilak mailari eusten ahaleginduko dira, Moratalazen (Madril).

HOGEI DOMINA POLTSIKORATU DITUZTE BATEKO ATLETEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...

ATLETISMO UDALEKUAK IZANEN DIRA BI HILABETEZ PLAIAUNDIN

Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, kirola eta jolasen bitartez ongi pasatzea izanen da udalekuen helburu nagusia

2024ko uda ailegatzear dago eta...

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika