Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
20 Urt, 2021 Kiroletik, Irratsaioa, Kirolak, Irun, Antxeta Irratia, C.D. Bidasoa, Kadetten Schaffhausen, Donat Bartok, Balonmano, Sacyr Liga Asobal
Kadetten Schaffhausen talde suitzarrak orain arte Bidasoako eskuin hegalekoa zena denboraldi amaierara arte fitxatu du.
Bidasoak Bada Huescaren aurka gaur ekingo dio Sacyr Asobal Ligako bigarren itzulia prestatzeko denboraldi-aurreari. Nicolas Bonannoeta Rodrigo Salinas gain, biak beren selekzioekin Munduko Txapelketa jokatzen ari dira une honetan, Bidasoak ezingo du Donat Bartoken baja izango du. Duela urtebete iritsi zen jokalari hungariarrak Suitzan jokatuko du denboraldi honetako bigarren itzulia, Kadetten Schaffhausenekin, hain zuzen.
Klubarentzat zein Bartok berarentzat erabaki zaila izan da, baina horrelakoa da eskubaloiaren neguko merkatua. Jokalariak aditzea eman duenez, “pena handiarekin uzten dut Bidasoa, baina niretzako aukera aparta da eta ezin nuen aukera hau galdu”.
Bidasoak prentsa ohar bitartez jakinarazi du Bartok ordezkatzeko ez dela fitxaketarik egingo, “ditugun jokalariekin Sacyr Asobal Ligako bigarren itzuliari aurre egingo diogu”. Beraz, Jacobo Cuetarari eta taldeari denboraldi-aurre honetan espero ez zuten lan gehigarri bat egin beharko dute, hegaleko postua orekatu eta Donat Bartokek betetzen zuen lana ordezkatzea. Aurreko denboraldien antzera, ez litzateke arraroa izango Kauldi Odriozolak Donat Bartoken eskuin hegalean minutuak jokatzen hastea eta bidenabar, zumaiarraren postua Iñaki Caverok eta Tao Geyk hartuko dute.
Informazio gehigarri bezala, Donat Bartokek Kadetten Kadetten Schaffhausen taldean Sacyr Asobal Ligan aritutako Nacho Biosca eta Angel Montoro jokalari espainiarrekin elkartuko da.
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...