DUBASIN NAHIKOA IZAN DA REAL UNION GARAITZEKO
Futbola

DUBASIN NAHIKOA IZAN DA REAL UNION GARAITZEKO

UD Logroñesi lehen zati txukuna egitea balio izan zaio Real Union 1-0 garaitzeko. 

Min hartutako eta zigortutako jokalariak behartuta, Vivancos, Beobide, Llamas eta Santos egin dute lehen aldiz agerraldia Aitor Zulaikaren hasierako hamaikakoan. Oiartzun eta Nacho Sanchez, Real Unioneko bi goleatzaileak, ez dira deialdikoak izan; lehena, min hartuta eta bigarrena, zigortuta. Espero zen bezala, UD Logroñes lehen minutuetan erasokor azaldu da eta Irazustabarrenaren atearen inguruan jokatu dute. Lehen minutuetan ez, baina 20.minutuan etxeko taldearen lehen abagunea iritsi da. Tekioren erdiraketa bortizki errematatu du buruz Dubasinek eta Jon Irazustabarrenak burukada langa gainetik aldendu du. Erantzuna Aitor Seguinek eman dio, eibartarrak kanpotik egin du saiakera, baina bere ezkerkada Serantesen ate gainetik joan da. Lehen ordu erdian, horiek izan dira bi taldeek izan dituzten aukera bakarrak eta bakartiak.

UD Logroñesen bigarren abagunean neurketako gol bakarra iritsi da. Guarrotxenak sakonean bikain bidali dio baloia Jesus Alfarori, honek Erik Ruiz gainditu du, erdiraketa gozoa jarri dio Dubasini eta aurrelariak ez du hutsik egin, eskuin hankarekin eta boleaz baloia sarera bidali du. Jokaldi borobila talde zuri-gorriarena. Zalantzarik gabe, Dubasin izan da UD Logroñesen jokalari baliotsuena lehen zatian, bigarren gola egiteko aukera izan du buruz, baina ez du asmatu baloiari norabidea ematerakoan. Golak min eman dio Real Unioni eta mirakuilua izan da atsedenaldira 1-0ekoarekin iristea. Irazustabarrenak ekidin du hori, Tekioren kanpoko jaurtiketa zitala kornerrera bikain bidali du.

Norgehiagokaren norabidea aldatzeko asmoz, Aitor Zulaikak Mario Capelete zelairatu du bigarren zatian, Ivan Perezen ordez. Miguel Santosek Gexanek hegaleko postua hartu du eta atzelari hernaniarra defentsa-lerroko erdian kokatu du teknikari azpeitiarrak, Erik Ruizekin batera. Zulaikak erasora joan nahi zuen eta bigarren zatiko lehen ‘ui’-a Real Unionen alde izan da. Lehen zatian ez bezala, talde irundarra hobe kokatu da Las Gaunaseko soropilean eta etxeko taldearen zirkulazioa oztopatu du. UD Logroñesek akats gehiago egin ditu eta Real Unionek akatsak baliatzen zituen arriskua sortzeko. Carlos Bravok bikain egin du aurrera ezker hegaletik, Mario Capelete bigarren zutoinean bakarrik zegoela ikusi du, baina Iñaki Saenzek botaren puntarekin Real Unionen berdinketaren gola ekidin du. Bigarren abagune bat ere izan du Real Unionek, Aitor Seguinek 30 metrotik jaurtitako falta-jaurtiketa Serantesek estutasunekin aldendu du.

Dema bukatzeko 20 minutu geratzen zirela, Pradera eta Anatz Elizondo zelairatu ditu teknikari azpeitiarrak. Zelairatu eta minutu gutxira, 73.minutuan, geldikako baloi batean, jokaladia primeran atera zaio talde irundarrari, Seguinen jaurtiketa ez da ona izan, Ruizek jaso du eta honen gola baliogabetu du epaileak, jokoz kanpo zegoela argudiatuta. Temenuzkhov ere zelairatuta (84.min), erasoko jokalari guztiak berdegunean zituen Zulaikak. Erasorako jokalariak bai; jokaldiak, ordea ez. Neurketaren azken minutuetan, Real Union ez da Serantesen atepera gerturatzeko gai izan eta ez du berdinketaren golik egin.

Dubasinen gola nahikoa izan da UD Logroñesek garaipen berri bat eskuratzeko eta 1.Federazio mailako sailkapeneko goi-postuetan mantentzeko. Errioxarrek ez dute oraindik neurketa bakar bat ere galdu. Real Unionen kasua bestelakoa da, azken bi neurketak errenkadan galdu ditu eta 6 punturekin, Badajozen aurka ariko da denboraldiko bosgarren jardunaldian. 

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika