DUELA URTE BATZUK AMETSA ZENA, ERREALITATE HUTSA EGUN
Eskubaloia

DUELA URTE BATZUK AMETSA ZENA, ERREALITATE HUTSA EGUN

Bidasoak 12 denboraldi Palau d’Esportsen irabazi egon eta gero, Granollersen oso garrantzitsua den eta bigarren postuan indartzea ahalbidetzen duen garaipena eskuratu zuen atzo (24-25) 

24 – FRAIKIN BM. GRANOLLERS (13+11): Marc Guardia; Marc García, Oswaldo dos Santos (1), Adriá Figueras (7), Mamadou Gassama (2), Popovic, Antonio García (5, 4p) – hasierako zazpikoa- Almeida (ps), Marquez (3), Rakocija (1), Pol Valera (3), Alvaro Ferrer, Adriá Martínez (1), Pau Ferré, Sergi Franco, Víctor Sáez (1).

25 – BIDASOA-IRUN (14+11) Rangel; Zabala (1), Kauldi (1), Esteban Salinas (3), Sergio de la Salud (4,1p), Leo Renaud (7), Rodrigo Salinas (4, 1p) –hasierako zazpikoa- Xoan Ledo (ps), Cavero, Aldaba, Iker Serrano (1), Rudy Seri (2), Barthe (2), Tesoriere. 

Irundarrek sekulako garaipena erdietsi zuten Granollersen. Partidua bikain hasi bazuten ere, neurketan zehar asko sufritu eta lan handia egin behar izan zuten Fraikin Granollers mendean hartzeko. Jacobo Cuetararen taldea bikain zelairatu zen Palau D’Esportseko kantxara, beti bezala, defentsako lanean oinarrituta kataluniarrek baloi asko galtzea fortzatu zuten eta erasoan gol errazak lortzen zituzten kontraerasoen bitartez. Horrela, lehen 10 minutuetara 2-7ko markagailuarekin iritsi zen, bost goleko aldea lortu zuten irundarrek, eta horien artean, Iker Serranoren Liga Asobaleko 800.gola iritsi zen.

Baina Fraikin Granollers talde handia da eta partidua irabaztera behartuta zegoen Bidasoa aurreratzeko eta azkar batean hiru goletara hurbildu ziren. Jacobo Cuetarak 22.minutuan hutsartea eskatu zuen orduan kataluniarren erritmoa baretzeko, baina Leo Renaudeen eta Kauldi Odriozalen bi minutuko kaleratzeak baliatu zituzten atsedenaldira 13-14 markagailuan hurbiltzeko atsedenaldia iritsi baino lehen.

Lehen zatian ez bezala, bigarren zati osoa oso berdindua izan zen, hala ere, errenta handia ez bazen ere, Bidasoa beti mantendu zen markagailuan aurretik. Hortaz, 36.minutuko 16-16ko berdinketaren ondoren, Bidasoak markagailuan izan zuen alde handiena 39.minutuan Leo Renauden gol batek ezarri zuen, 17-19koa hain zuzen. Hamar minutu itxaron behar izan ziren berriro ere bi gol aurretik jartzeko, 20-22 49.minutuan, baina Xoan Ledoren geldiketa batek eta Seriren bonba batek norgehiagoka bukatzeko bederatzi minutu geratzen zirela 20-23koa ezarri zuen.

Ordea, neurketa ez zegoen batere erabakita eta neurketako azken hamar minutuak bigarren zatiko berdinketa estuarekin jarraitu zuen. Tentsio handia nabaritzen zen zelaian eta entrenatzaileek bi hutsarte eskatzera behartuta ikusi ziren. Jacobo Cuetarak eta Antonio Ramak egin beharreko guztiak azaldu zuten azkeneko minutuak jokatzeko, baina azken minutuetan Bidasoak erasoan asmatu eta azkenean, Fraikin Granollersi 24-25 gailendu zen. Zazpigarren aldia da 25 saiakeretatik talde irundarrak Palau D’Esportsen irabazten duela, lehena 2006-2007 denboralditik.

Iñaki Caverok Asobal Ligan jokatu zuen 100.neurketa honetan, Bidasoak bi puntu berri eskuratuta 27 punturekin sailkapeneko bigarren sailkatua izaten jarraitzen du, sailkapeneko hirugarrena, Fraikin Granollers hiru puntuko aldera utzita. Neurketa honen ondoren, Jacobo Cuetararen taldea astebete lehiatu gabe egongo dira, hurrengo kompromezua datorren asteazkenean izango baitute: Artalekun, Helvetia Anaitasunaren aurka, Errege Koparen laugarren kanporaketan arratsaldeko 20:15tan.  

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika