ELDENSEK ERAMAN ZITUEN HIRU PUNTUAK GALETIK
Futbola

ELDENSEK ERAMAN ZITUEN HIRU PUNTUAK GALETIK

Sailkapeneko liderrak bere nagusitasuna erakutsi zuen Real Unionen aitzinean eta garaipena eskuratu zuen

Real Unionek sailkapeneko liderra den CD Eldense taldea jaso zuen pasa den larunbatean Stadium Galen. Aurkariak bere nagusitasuna erakutsi zuen 90 minutuetan eta Soberonek sartutako golari esker, garaipena eskuratu zuen bigarren itzuliko lehen jardunaldian.

David Movillaren taldeak bazekien garaipena garestia egonen zela pasa den larunbatean etxean. Sailkapeneko liderrari egin behar zioten aurre txuribeltzek eta, euren baldintzak kontuan hartuta, ez zen erronka erraza izanen. Hain zuzen ere, hori bera utzi zuten agerian zelaian ere jokatu zituzten 90 minutuetan. Eldensek bere nagusitasuna erakutsi zuen eta baloiaren jabetza eduki zuen lehen zati guztian zehar. Hala ere, ez talde batek ez bertzeak ere, ez zituzten aukera gehiegi sortu eta hutsean utzi zuten markagailua atsedenaldira iristerakoan.

Bigarren zatian berriz, abagune gehiago izan zituen aurkariak. Hasi eta bost minutura, lehena eduki zuen Clementek, baina Irazustak ongi gelditu zuen. Hala ere, 62. minutuan ez zen gauza bera gertatu. Orduan, Soberonek Nietoren pasea ate barrura sartzea lortu zuen eta beraz, 0-1ekoa ezarri zuen markagailuan. Real Unionek honi erantzuna eman nahi izan zion eta Jon Anderrek buruz egin zuen errematea, baina zutoinean eman eta kanpora joan zen baloia. Azken minutuetan, Movillaren mutilak saiatu ziren neurketa berdintzen, Seguinek eta Nacho Sanchezek sortu zituzten aukera banatan. Hala ere, lehenengoaren jaurtiketak ez zuen aterik aurkitu eta bigarrenarena talde bisitariaren defentsa baten hanketan erori zen.

Punturik gabe bukatu zen beraz, bigarren itzuliko jardunaldia Real Unionentzat. Hala ere, ez zuen itxura txarrarik eman eta hemendik aitzinera, aste honetan zehar, lanean jarraitu beharko du David Movillaren taldeak. Izan ere, datorren igandean (urtarrilak 29), SD Amorebieta bisitatu beharko dute 18:00etan.

(Argazkia: Aimar Lasa)

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK

Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra

Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika