ELENA SILVESTREK ETA IRAITZ ARROSPIDEK IRABAZI DUTE AURTENGO TXINGUDI KORRIKA

Handbike modalitatean, Ion Galarragak eskuratu zuen garaipena Mikel Goikoetxearen aitzinetik

Bidasoa Atletiko Taldeak Txingudi Korrika ospatu zuen, bertze behin, pasa den larunbatean, 500 korrikalari baino gehiagoko partehartzearekin. Helmugara 460 ailegatu ziren eta horietatik Elena Silvestre eta Iraitz Arrospide nagusitu ziren. Handbike modalitatean Ion Galarraga izan zen irabazlea eta haurretan ere 300 bat korrikalarik osatu zuten ibilbidea.

Irteeran Elena Silvestre zen emakumeetan faboritoena eta helmugan ere aurreikuspen hori bete egin zen. 36:34ko denborarekin, Ane Zabalaren (39:46) eta Marina Gonzalezen (40:16) aitzinetik sailkatu zen. Gizonetan berriz, Iraitz Arrospide igan zen podiumeko lehen koskara, 31:50eko denboran ibilbidea osatu ondotik. Bere gibeletik, Martin Iriondo (32:44) eta Javi Menta (33:10) sailkatu ziren.

Handbike modalitatean, Ion Galarraga izan zen irabazlea, Mikel Goikoetxearekin aitzinetik, 23:46ko denbora eginez. Galarragak pasa den urteko denbora bost minutuan hobetu zuen.

Horrez gain, 300 haurrek hartu zuten parte goizean ospatu zen Laboral Kutxa Txingu Korrika Txiki lasterketan. Stadium Galeko inguruetan egin zen eta lasterketa honen helburu nagusia bete egin zen aurten ere: haurrek, gurasoekin edo gabe, giro eder batean kirolaz gozatzea. 

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika