ERAKUSTALDIA ETA LIDERGOA
Eskubaloia

ERAKUSTALDIA ETA LIDERGOA

IK Savehofek ere Artalekutik porrotarekin bueltatu zen Suediara, ordurarte multzoko liderra zena, aise garaitu zuen Bidasoak (39-23)

39 – Bidasoa Irun (18+21): Xoán Ledo (p.), Cavero, Crowley (1), Esteban Salinas (3), Rodrigo Salinas (7, 2 penalti), Azkue (8, 1p), Rudy Seri (4); Rangel Luan (p.s.), Orbović, Zabala (4), Odriozola (3), Serrano (3), De la Salud (1), Renaud-David (5, 1 p.), Tesoriere eta Matheus da Silva.

23 – IK Sävehof (12+11): Björgvinsson (p.), Aga Eck (1), Brännberger (1), Salihi (3), Sunajko (1), Edvardsson (3), Karlsson (4, 1 penalti); Berlin (2), Koncz (1), Blanche (5), Wedberg (1 p.), Möller (p.s.), Bogojevic eta Spante (1). 

Eguerdian sekulako garaipena eta emanaldi garrantzitsua eman du Bidasoak IK Savehof talde suediarra 39-23 garaituz, bi puntu hauekin, berriro ere C multzoko lidergora bueltatzen da Jacobo Cuetararen taldea. Garaipen sendoa lortu arren, lehen zatia nahiko berdindua izan zen. Atsedenaldira sei goleko errentarekin iritsi zen Bidasoa, baina lehenago, neurketako errentak estuagoak ziren. 21.minutuan Mikel Zabalak 13-8koa ezarri zuen, ondoren kanpoko taldea 14-12ra hurbildu zen 24.minutuan, baina ordutik Bidasoak norgehiagokako agintea hartu eta esan bezala, sei goleko abantailarekin lehen 30 minutuak amaierara iritsi ziren.

Bigarren zatian, Bidasoak sekulako defentsa burutu zuen, lehen bost minutuetan ez zuen golik jaso, Xoan Ledok beste behin bikain defendatu zuen talde irundarraren atea. Savehofek gola sartu zuenerako Bidasoaren errenta zortzi goletara igo zen (21-12, 34.minutuan), berandu edozein erreakziorako. Talde irundarra oso eroso zebilen Artalekuko kantxan eta abantailak areagotuz joan ziren neurketa 39-23 bukatu arte, 16 goleko errenta ordura arte multzoko liderra zenaren aurka. Bidoasoak momentuz egiten ari den denboraldia txapela kentzekoa dudarik gabe. Neurketako jokalaririk nabarmenenak Jon Azkue eta Rodrigo Salinas izan ziren, zortzi eta zazpi gol erdietsi zituzten hurrenez hurren.

Neurketa honekin Velux EHF Champions Leagueko multzoko fasearen lehen itzulia bukatu da eta Bidasoa 9 punturekin multzoko posturik gorenean aurkitzen da. Lehiaketa datorren urriaren 30ean itzuliko da, Bidasoak beti zaila den Valladoliden kantxan jokatuko du orduan, izan ere, aste honetan selekzioen txanda izango da. Jon Azkue, Kauldi Odriozola eta Xoan Ledo Espainiako selekzioarekin arituko dira eta Matheus Da Silva eta Rangel Luan Brasildarrarekin. 

ALEX MOZAS: “BARÇAREN KONTRA ETXEN DEBUTA EGITEA IDEALA DA, EZ DAGO AURKARI ETA ESKENATOKI HOBERIK”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “BARÇAREN KONTRA ETXEN DEBUTA EGITEA IDEALA DA, EZ DAGO AURKARI ETA ESKENATOKI HOBERIK”

Bidasoak Barça jasoko du Artalekun igandean (irailaren 22an), denboraldiko bigarren jardunaldia jokatzeko, lehena etxean

Bidasoa Irunek...

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU
Eskubaloia

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU

Euroeskualdearen babesarekin, Hendaiako Stade Hendayais eta Doneztebeko Errekako jokalariekin teknifikazio saioak eginen dituzte

Bidasoa Isuria...

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari hasiera emanen dio igande honetan, Villa de Aranda taldearen kontra

Aurredenboraldia bukatuta, 2024/25ko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika