ERREGE KOPAKO AZKEN FASEAN IZANGO DA BIDASOA
Eskubaloia

ERREGE KOPAKO AZKEN FASEAN IZANGO DA BIDASOA

Atzoko partida 27-26ko markagailuarekin amaitu ondoren, Bidasoak azken faserako pasea irabazi zuen 

Atzo arratsaldean jokatu zen, Benidormen, Bidasoa eta Benidorm taldeen arteko Errege Kopako hirugarren kanporaketako itzulerako neurketa. Bidasoa zazpi goleko abantailarekin kantxaratu zen Palau l´Illan eta, nahiz eta ez zuen partida irabazi, Antequeran azken fasean egoteko aukera eskuratu zuen.

Bidasoa eta Benidormen aurkako atzoko norgehiagoka oso berdinduta egon zen eta hori markagailuan islatu zen. Lehenengo zatitik bi taldeak hartu-emanean ibili ziren eta 30. minutuz, alderik zabalena bi golekoa izan zen. Bidasoa hiru aldiz egon zen aurretik, defentsan eta atean egin zuen lanai esker. Hala ere, atsedenaldira Benidorm puntu bat gehiagorekin iritsi zen, 13-12koarekin.

Bigarren zatia hasi eta segidan, berdinketa lortu zuten irundarrek (14-14, 35. minutuan). Nahiz eta indarrez hasi azkeneko 30 minutu hauek, Bidasoak ez zuen lortu markagailua iraultzea eta Benidorm, berriz ere, aurretik jarri zen puntu bateko aldearekin. Etxeko taldeak horrela mantendu zuen markagailua partidaren 50. minutura arte. Orduan, Xoan Ledok atetik atera baloia jaurti eta sarera sartzea lortu zuen, 21-22koa eskuratuz. Dena dela, Benidormek bere indarra erakusten jarraitu zuen, eta berriz ere aurrea hartu zion neurketari amaierara arte. Horrela, atzoko jardunaldia 27-26koarekin gelditu zen etxeko taldearen alde.

Nahiz eta partida ez irabazi, Bidasoak bere helburua eskuratu zuen atzo. Izan ere, joaneko neurketan Artalekun lortutako abantaila baliatuz, Errege Kopako azken faserako txartela irabazi zuten irundarrek. Jacobo Cuetara oso pozik azaldu zen lortutakoarekin: “Kanporaketa hau gainditzea lortu dugu, modu oso fidagarrian. Oso zaila zen neurketa, aurkari gogorra egokitu baitzitzaigun. Oso pozik egoteko modukoa da. Gure denboraldiko helburuetako bat lortu dugu eta Antequerako azken fasean izango gara”. Bidasoa, azken urteotan, Asobal Kopako eta Errege Kopako final askotan egon da eta horri garrantzia eman behar zaiola ere gaineratu zuen entrenatzaileak: “Finaletan egoteko zailtasunari bere garrantzia eman behar zaio. Errege Kopako azken fasean sartu gara eta Asobal Kopako finalean sartzea garatzen zaigu. Ohikoak bihurtu gara momentu handi hauetan eta hau baloratu behar dugu”.

Jon Azkue jokalariak ere aipatu zuen moduan, “Artalekuk pisu handia du horrelako kanporaketetan eta han lortu genuen emaitza ontzat eman genuen”. Irunera garaipena eskuratu ezinik, baina taldearen helburua beteta bueltatuko direla ere azpimarratu zuen: “Pena horrekin goaz, garaipena lortu ez izanarena, baina oso kontziente ginen gaur lortu beharrekoa Antequerako azken fase horretan egotea zela eta helburua beteta goaz”.

Bidasoak hurrengo jardunaldia larunbatean izango du. Orain honetan, Asobal Ligako beste neurketa bat izango da, Frigorificos Morrazo taldearen aurka. Artalekun arituko dira, eguerdiko 12etan. 

(Argazkia: Edwin van t´Hek)

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika