ESTU BAINA BESTE GARAIPEN BAT HENDAIA BASKET BALLENTZAT
Saskibaloia

ESTU BAINA BESTE GARAIPEN BAT HENDAIA BASKET BALLENTZAT

Hendaia Basket Ballek datorren denboraldia prestatzen jarraitzen du eta denboraldi-aurreko hirugarren neurketa jokatu dute, 74-66 mendean hartu dute Zarautz

Bestelako lagun artekoa izan dute Regionale 3 mailan arituko den Hendaia Basket Ballek, Zarautzen aurka jokatu dute eta zortzi puntuko aldeaz gailendu ziren. Denboraldi-aurreko hirugarren neurketa izan da, baina gainontzeko neurketetan ez bezala, ezaguna ez zuten taldea izan dute aurrean. Zarautz zein Hendaia ez ziren jakitun zein talde izango zuten aurrean eta horrek neurketa are eta interesgarriagoa bilakatu du.

Oso talde gaztea eta intentsoarekin aurkeztu zen Zarautz, bete saskibaloi eredu bat ezagutzeko ilusioz beterik gurutzatu zuten muga. Hegoaldeko jokatzeko era eta iparraldekoa ez dute zerikusirik eta talka hori neurketan nabaritu zen. Blokeoz beterik neurketa prestatu zuen Zarautzek, Hegoaldean bakarkako lan gehiago erabiltzen da, baina Hendaiarrak ondo moldatu dira Zarauztarren erasoko saiakerak tapatzen. Hendaiarrek ohi duten erritmo bizia ezarri dute neurketan eta fundamentuzko jokaldiak eginez saskibaloi eragarkarri bat jokatzen dutela demostratu dute.

Lehen zatian, Hendaia Basket Ballek saskiratzeak eskuratu osteko defentsetan zelai osoko presioa egin du, Zarauztarrek hasiera batean zailtasunak izan dituzte defentsa horri eraso egiten eta horri esker, etxeko taldeak lehen errentak eskuratu ditu. Hala ere, minutuak aurrera egin ahala, Zarautz kantxan hobe kokatu da eta neurketa estutzea lortu dute.

Bigarren zatian, bigarren laurdeneko defentsa intentsitatea handitu dute hendaiarrek, baina beste behin, markagailuan gutxi aldendu eta gero, Zarautz neurketara bueltatzea lortu du. Hendaia Basket Ball izan da markagailuan aurretik uneoro, baina Zarauztarrak beti gertu neurketa irabaztetik gertu izan dira. Azkenean, Hendaiarren fisikoa gailendu da eta 8 puntuko abantailarekin bukatu da neurketa (74-66). 

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?
Saskibaloia

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?

Erroibidek ezin izan du denboraldiko laugarren garaipena erdietsi, neurketa berdindu batean, Leioako Askartza taldeak 64-69 irabazi du.

Hiru hilabete...

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK
Saskibaloia

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK

Hiru hilabete geldirik egon ostean, lehiaketa utzi zuten bezala bueltatu dira irundarrak, garaipenarekin alegia. Cafeteria Tartalo Ibaizabelen aurka 71-86 gailendu...

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT
Saskibaloia

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT

Neurketa zail batean, azken laurdenean Erroibidek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du eta sailkapeneko lider berri bezala kokatu da...

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU
Saskibaloia

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU

Ostiralean Hazparneren jaso zuten Irandatzen eta aise 78-59-ko garaipena erdietsi zuten; igandean, bestalde, Merignac 80-56 garaitu zituzten.

Ez ohiko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika