Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
13 Ira, 2020 Irun, Bidasoa, Balonmano, Liga Asobal, Anaitasuna
Bidasoa neurketa osoan zehar galtzen joan den arren, Anaitasunak zuen 5 goleko aldea irauli du azken 7 minutuetan eta bi puntuak Irunera eraman dituzte (26-27)
26 - Helvetia Anaitasuna: Bols (Cancio); Etxeberría, Aitor García (3), Juan Del Arco (3), Izquierdo (1), Torriko (6, 2p.), Ganuza (1); Gastón (1), Bazán (5), Edu (4), Meoki, Héctor González, Chocarro (2), Fischer eta Dashko.
27 - Bidasoa Irun: Ledo (Sierra); Racotea (1), Zabala, Kauldi (5), Serrano, Tesoriere, Bonanno; Crowley (1), Tao (1), Aginagalde (4), Salinas (3), De La Salud (5 , 3p.), Azkue (7) eta Da Silva.
Bidasoak gol batengatik irabazi dio Iruñako Anaitasunari (26-27), etxekoek neurketa kontrolpean izan dute 60 minutuetan zehar, baina azkenean garaipenak ihes egin die, partidaren zati handi batean zenbait golen aldearekin irabazi eta gero. Bidasoa zen norgehiagoka irabazteko faboritoa, baina Anaitasunak erakutsi du Katedralean irabazteko talde gogorra dela, hain zuzen, talde irundarra ez da 16.minutura arte markagailuan aurretik jarri.
Minutuek aurrera egin ahala, Anaitasunak bere jokoarekin markagailuan agintzen jarraitu du, Juan Del Arco partiduko jokalari onenetarikoa izan da, baita Marcos Cancio atezaina ere. Bidasoak ezin izan du Anaitasunaren erritmoa berdindu, horrela, atsedenaldira etxekoak iritsi dira markagailuan aurretik (15-12).
Atsedenaldiaren ostean, Anaitasunak bereari jarraitu dio. Bidasoak partidari lotzeko modurik aurkitzen ez zuen bitartean, Quique Dominguezen mutilek golak sartzen jarraitu dute Torriko on batekin, Aitor Garciak erdian egin duen lan bikainarekin batera. Ordea, azken minutuetan Bidasoak garaipena lortzeko aukera gehiago izan ditu Apurka-apurka, talde irundarra hurbildu egin da markagailura, eta partida amaitzeko 3 minutu falta zirenean, Bidasoak berdindu egin du neurketa. Anaitasuna urduri jarria da, Bidasoak inoiz ez bezla estutu du defentsan eta Julen Aginagaldek, azkenean, 26-27ko behin betiko gola egin du. Irundarrak zoratzen bukatu dute, aldiz, iruindarrak, oso triste eta nekatuta. Finean, Bidasoak garaipen berri bat lortuta, Sacyr Asobal Ligako lehen bi jardunaldietan 4 puntu erdietsi ditu.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...