EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO LEHEN FUTBOL TXAPELKETA
Futbola

EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO LEHEN FUTBOL TXAPELKETA

Bilboko Hamabi Futbol Klubak antolatuta, “Euskara Jaldi Hadi Plazara” futbol txapelketaren I. edizioa ospatuko da larunbatean Lezaman

Larunbat honetan, ekainak 11, Hamabi Futbol Klubak antolatutako “Euskara Jalgi Hada Plazara” futbol txapelketa ospatuko da lehen aldiz. Lezaman, Athletic-en instalakuntzetan, egingo da eta ekimen berri honen helburua euskararen erabilera sustatzea izango da. Bertan, Bilboko Hamabi FK-arekin batera, Tuterako Union Tutera, Ortzaizeko Arranoak eta Aretxabaletako UDA taldeak egongo dira.

“Futbolean ere euskaraz joka daitekeela” erakutsi nahi dute “Euskara Jalgi Hadi” Txapelketako I. edizioan parte hartuko duten futbol klubek. Horretarako, “Euskal Herriko txoko desberdinetako” lau klub elkartuko dira larunbat honetan Lezaman, kirolean ere euskararen erabilera aldarrikatzeko eta, bidenabar, “talde gehiago batu daitezen bere eguneroko jarduera euskaraz egitera”, Hamabi Futbol Klubak plazaratu duen komunikatuan argitu duen moduan.

Hamabi FK, Union Tutera, Arranoak eta UDA kluben arteko futbol txapelketa izango da eguneko ekitaldirik garrantzitsuena, baina horretaz gain, sari bat ere banatuko zaio euskara gehien erabiltzen duen taldeari, eta bertsolariak ere arituko dira jaia girotzen. Gainera, neurketa guztiak epaile euskaldunek gidatuko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek.

Goizeko 11:00etan hasiko da mugimendua Lezamako Kirol Intalazioetan, bertan taldeei egingo zaien harrerarekin. 11:25etan bertsolariek beraien bertsoak eskainiko dituzte. 11:30ean aldiz, txapelketari hasiera emango zaio, Hamabi FK eta Union Tutera eta Aretxabaleta KE eta Arranoak FC taldeen arteko partiduekin. 12:15ean, Arranoak FC Hamabi FK-ren aurka arituko da eta Aretxabaleta KE Union Tuteraren kontra. Azkenik, 13:00etan, Hamabi FK eta Aretxabaleta KE eta Union Tutera eta Arranoak FC ariko dira elkarren aurka. Jardunaldia borobiltzeko, 14:00etan, luntxa eskainiko zaie partehartzaile guztiei.

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN

Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK

Solísen eskutik ailegatu zen txuribeltzek markagailuan berdintzeko baliatu zuten gola

Real Unionek banako markagailua erdietsi zuen pasa den...

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”
Futbola

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du Las Gaunas zelaian bihar, martxoaren 23an, 16:00etan

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du larunbat...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK

Binako markagailua erdietsi zuen Carlos Garciaren taldeak azken minutuan Elgoibarren kontra

CD Elgoibar: Mosquera; Moya, Barrenechea,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika