Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
15 Api, 2022
Events Onddar2 enpresak Real Unionen babesle bihurtu da eta Bilbao Athletic-en aurkako neurketako baloia emango du
Real Unionek aste honetan jakitera eman duenez, Events Onddar2-rekin akordio batera iritsi ondoren, Hondarribiako enpresa klubaren laguntzaile berria bilakatu da. Honen ondorioz gainera, Events Onddar2-k bihar Stadium Galen jokatuko den neurketako baloia emango du, Bilbao Athletic-en aurkako partiduko baloia hain zuzen ere.
Enpresa honek Hondarribian du egoitza eta kultura zein kirol ekitaldietarako materiala alokatzen du, baita ekitaldi publikoa zein pribatuak antolatu ere. Garikoitz Castellanosek, Events Onddar2ko arduradunak, akordio honen inguruan aipatu du “duela hilabete batzuetako outlet txuribeltzean klubarekin elkarlanean aritu gara eta elkarlanean jarraitu nahi dugu. Eskualdeko enpresa bat gara, eta Real Unionen proiektu berria, eskualdearen eta mugaz gaindiko ikuspegi horrekin, oso ondo egokitzen da gure filosofiarekin”.
Oscar Galan Real Unioneko kontseilaria ere pozik azaldu da akordio berri honekin: "Events Onddar2 enpresako giza taldea ezagutzen dugu. Profesional bikainak dira eta beti izaten dute tratu bikaina. Outletarekin izandako esperientzia oso positiboa izan zen, eta orain gurekin elkarlanean ari dira partida honetan”.
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...