Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
09 Ots, 2021 Kiroletik, Irratsaioa, Kirolak, Irun, Antxeta Irratia, Ilcapo Hondarribia, Ereintza Beisser, Euskadiko Senior Maila, Eskubaloia, Balonmano
Erreskan lortutako hirugarren garaipena erdietsi dute asteburu honetan, 32-40 menderatu zuten Ereintza Beisser.
Lehen jardunaldian Muskizen aurka berdindu zutenetik, garaipenaren zaporea besterik ez du dastatu Ilcapo Hondarribiak. Guru Auzune eta Urdanetaren antzera, larunbatean Ereintza Beisserrek ezin izan zuen Ilcapo Hondarribiaren erasoarekin. Hala ere, azken emaitza 32-40koa izan bazen ere, oreretarrak iritsi ziren aurretik atsedenaldira.
“Kosta egin zitzaigun neurketan sartzea”, adierazi zuen Ilcapo Hondarribia eta Bidasoako jokalaria den Gorka Nietok. Neurketa bizi hasi zuten bi taldeek, defentsak baino erasoak nagusitu ziren lehen minutuetan. Dena dela, 15 eta 20.minutuen artean, hondarribitarrek defentsa hobetu eta lehen zatiko errenta handiena eskuratu zuten (7-11). Ereintza Beisser kokildu ezean, neurketa 14-14 berdindu eta lehen 30 minutuak 18-17 aurretik bukatzeko indarra izan zuen.
Bigarren zatian, aldiz, Aitor Etxabururen jokalariak oso zentratuta irten ziren aldageletatik eta lehen hamar minutuetan hiru goleko aldea izatera pasa ziren (26-29). Minutuak aurrera egin ahala, Ilcapo Hondarribiak aldea handitzen joan zen. 10 goleko errenta izan bazuten ere, azkenean 32-40 irabazi zuen Ilcapo Hondarribiak. “Bigarren zatian oso lan ona egin genuen. Nabaritzen da pixkanaka taldea gehiago ezagutzen dela eta eraso zein defentsako taktikak menperatzen ditugula”, gehitu zuen Nietok.
Hondarribitarrak erasoan bikain aritu zirelaren seinale argia da taldeko 10 jokalarik gutxienez gol bat erdietsi izana. Horien artean, Hugo Martiarena, Mikel Galan eta Xabier Barreto nagusitu ziren; hurrenez hurren, 10, 7 eta 5 gol sartu zituzten.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...