EZ DAGO NEURKETA EROSORIK
Eskubaloia

EZ DAGO NEURKETA EROSORIK

 Oso neurketa deserosoa izan du Bidasoak; Puerto Saguntok lehen zatian gauzak oso zail jarri dizkio, baina bigarrenean ezin izan dio Bidasoak inposatutako erritmoari erantzunik eman. 

Kosta egin zaio Bidasori Puerto Sagunton nagusitzea. Bazirudien Morrazoko Cangasen aurkako mamuak bueltatuko zirela, baina ez da horrela izan. Bigarren zatian Bidasoaren defentsan oinarritu da bi puntu berri batzeko. Garaipen honekin, Bidasoak 17 jardunaldi dira Bidasoa Sacyr Asobal Ligako bigarren postuan kokatuta dagoena.

Sailkapeneko beheko postuetan kokatuta dagoen aurkari berria izan du Bidasoak gaurkoan, eta honek ere, pasaden astean antzera, arazoetan jarri du Jacobo Cuetararen taldea. Berdintasuna izan da nagusi lehen zatian. Ondo hasi du neurketa Bidasoak, baina Puerto Sagunto, lotsagabe, ondo bueltatu dizkio kolpeak. Etxekoen pibote eta lehen lerroko jokalarien lanak min handia egin die, besteak beste, Corzok 4, Kozinak beste hainbeste eta Pozzerrek 5 gol egin dituzte. Talde irundarra ez da guztiz eroso izan kantxan, baina betiere Puerto Saguntoren aldea murritza izan da. Lehen zatiko Bidasoaren albisterik onena Martin Santano gaztearen lana izan da; gasteiztarrak Asobal Ligako lehen bi golak erdietsi ditu. Saguntoko taldea 25.minutuan jarri da lehen aldiz markagailuan aurretik eta jarraian, Jacobo Cuetarak neurketak hartzen ari zen dinamika hutsartearen bidez gelditu nahi izan du. Gutxirako balio izan du, neurketa abantaila horretan mantendu da eta etxeko taldea 17-16ko abantailarekin joan da aldageletara.

Bigarren zatia oso bestelakoa izan da. Lehen bost minutuetan Bidasoak 0-4ko partziala erdietsi du eta 17-20 jarri da markagailuan aurretik. Defentsan hobetu du talde irundarrak eta Puerto Sagunto 20-22-ra hurbildu den arren, minutuak igaro ahala errenta handitzen joan da. Beste behin, Jon Azkue bikain baten gidaritzapean, 1-3ko partziala lortu du 21-25eko markagailua ezartzeko. Puerto Saguntok ordezko jokalari ezaren esfortzua ordaindu du bigarren zatian eta ezin izan du Bidasoak bigarren zatiko azken laurdenean ezarri duen erritmoari eutsi. Lehen zatian Santanok bi gol egin baditu, bigarrenean Gorka Nieto bikain aritu da eta beste bi gol erdietsi ditu. Zazpi goleko abantaila lortu du Bidasoak eta neurketa guztiz erabaki du. Lehen zatian sustoa jaso badute ere, bigarren zatian sendo aritu da talde irundarra eta azkenean 30-36 gailendu da. 

Fitxa teknikoa

30 – Fertiberia Puerto Sagunto (17+13). Franzini, Mirallave (3, 1 p.), Querín (3), Gil, Corzo (6), Kozina (5), Pozzer (6); Guitart, Miralles, Camacho (2), Carou (4), Aizen (1), Cruz.

36 – Bidasoa Irun (16+20). Ledo, Crowley (4), Racotea (2), Odriozola (3), Salinas (7), Tesoriere (1), Bonnano; Sierra, Cavero, Santano (2), Julen (5, 2 p.), Serrano (1), Azkue (9, 1 p.), Nieto (2).

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika