Ezustean harrapatu du Mariñok Ardoi
Futbola

Ezustean harrapatu du Mariñok Ardoi

ARDOI: Maider, Julia, Janire (Ane Gil, 73'), Henar, Marian, Valeria, Oihane, ,Izaskun, Miriam (Alicia, 58'), Mariana, Ane Azkona.

MARIñO: Laura, Udane, Maddalen, Lide, Nekane, Erkuden, Ane, Sara, Iztzel (Carla 76'), Ey, Marina (Laura Galvez 81').

GOLAK: 0-1: Marina (27'). 0-2: Maddalen (72'). 1-2: Ane Azkona (90').

Etxetik kanpoko lehen garaipena lortu zuen Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok igande eguerdian, Zizur Nagusiko El Pinarren. Ardoi menderatu zuen, multzoko talde onenetariko bat. Lehen zatian etxekoak izan ziren nagusi, baina gol bakarra Mariñoko Marinak sartu zuen. Irundarren aukera argi bakarra izan zen. Bigarren zatian ere antzeko zerbait gertatu zen. Ardoik intentsitate handia eman zion jokoari, berdinketaren bila jo zuen, baina kontraerasoan, Maddalenek Mariñoren abantaila handitu zuen. Nafarren gol bakarra luzapenean iritsi zen, korner batean. Garaipenari esker, sailkapeneko zazpigarren postuan pasako dituzte urdinek Gabonak. Urtarrilaren 10era arte ez dute hitzordurik izango.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika