FINAL-LAURDENETAKO ARANTZA KITATUTA, BAINA SUFRITUTA
Eskubaloia

FINAL-LAURDENETAKO ARANTZA KITATUTA, BAINA SUFRITUTA

Gutxigatik luzapenera joan ez den neurketan, taldeko beteranoak erabakigarri izan dira: Julen Aginagaldek 9 gol erdietsi eta Jose Manuel Sierrak 12 baloi gelditu ditu, azkena neurketa Bidasoaren alde.

Sufrituta, azken unera arte ezin garaipena ospatu, baina Bidasoak final-laurdenetako arantza kitatu du. Oso gutxigatik luzapenera joan ez den neurketan, talde irundarrak 27-28 gailendu zaio Benidormi eta final-erdietarako txartela eskuratu dute.

Espero bezala, neurketa oso berdinduta hasi da. Bidasoa albiste onekin hasi du neurketa; izan ere, Sergio de la Saludek eta Kauldi Odriozolak, Bidasoako ukituta zeuden jokalarietako bi, hasieratik hasi dute partidua. Hasierako 3-2ko partzialaren ondotik, lehen hamar minututan Bidasoa 4-6 jarri da markagailuan. Hala ere, Bidasoa ez da guztiz eroso aurkitu erasoan, Benidormen defentsak asko behartu du. 20.minutuan, Benidormeko jokalaria den Ivan Rodriguez bi minutu egotzi dute, Bidasoak aukera ona izan du markagailuko aldea handitzeko, baina ez dute erasoan asmatu eta Benidorm 9-9 neurketa berdintzea lortu du. Hori gutxi ez, eta 11-10 jarri dira aurretik, neurketa osoan zehar bigarren aldiz. Jacobo Cuetarak neurketa hutsarte baten bitartez gelditu behar izan du. Orduan, Bidasoaren erreakzioa heldu da, 1-5eko aldeko partziala erdietsi du eta 11-13 jarri dira, berriz ere, aurretik. Julen Aginagaldek 5 gol erdietsi ditu lehen 30 minututan (9 gol guztira) eta Benidormek etenaldia eskatzeko behartuta ikusi du bere burua. Azkenean, neurketa atsedenaldira 12-15eko markagailuarekin iritsi da, unera arte partiduko alde nagusiena.

Bigarren zatia Bidasoaren alde hasi da: penaltia eta Benidormeko Jose Oliver jokalaria 2 minutu egotzi dute. Hala ere, hurrengo jokaldian Dan Racotea antzeko jokaldi batean, epaileak kaleratu du. Hain zuzen ere, Benidormek bigarren zatian sartutako lehen bi golak 7 metroetatik iritsi dira. 35.minutuan, 14-18 jarri da Bidasoa aurretik, baina Benidormen aldeko 0-2ko partzial azkar batek neurketa estutu du (16-18). Jon Azkueren eta Rodrigo Salinasen golek zein Jose Manuel Sierraren geldiketek (11 neurketa osoan) Bidasoaren aldea mantendu duten arren, Benidormek ez du amore eman eta neurketa hiru goleko aldean ezarri dute (21-24, 20.minutuan).


Azken hamar minutuetan, defentsek garrantzia hartu dute eta horretan, Bidasoaren hesia trebeagoa izan da. 22-25ekoarekin 25.minutua iritsi aurretik, Benidormek eta Bidasoak hutsarte bana eskatu dute azken bost minutuetan erasoko joko argiena gauzatzeko. Folquesen 7 metroko jaurtiketa batekin 23-25era hurbildu da Benidorm. Gerora, Aginagaldek 23-26koa egin du. Jon Azkueren golari, Parkerrenak eta Ivan Rodriguezenak erantzun diote (25-27). Neurketa une estuenean aurkitu denean, Rodrigo Salinasek baloia hartu eta bere ezkerkada zuzenean sarera joan da. Bidasoa bat gutxiagorekin jokatu ditu neurketako une erabakigarrienak eta Benidormek ondo baliatu du abantaila. Porrasek 26-28koa egin du eta zelai osoko presioaren ondorioz, gol batera gerturatu da Benidorm (27-28). Iker Serranok 27-29koa egiteko abagune ezin hobea izan du, baina Tercariolek neurketako 9.geldiketa egin du eta norgehiagoka luzapenera bidaltzeko aukera eman dio Benidormi. Une zailenetan heroiek kapa janzten omen dute eta Sierra heroiz jantzi da partidua 27-28 erabakitzeko.

Leongo Ademarrek 40 eta 26 menderatu du Bada Huesca; beraz, Leondarrak izango dira Bidasoren arerioak final-erdietan. Neurketa arratsaldeko 16:30ean jokatuko da. 

Fitxa teknikoa

27 – BM. Benidorm (12+15): Rodríguez, Porras (4), Méndez, Lignieres, Parker (2), López (8, 1 p.), Folques (7, 1 p.); Terçariol, Rivero, Spiljak (3, 2 p.), Hernández, Feutchmann (1), Grau, Nolasco, Rodríguez (2), Nikcevic.

28 - Bidasoa Irun (15+13): Sierra, Crowley (1), Kauldi (3), Aginagalde (9, 3 p.), Salinas (5, 1 p.), Tesoriere, Bonanno; Ledo, Cavero (1), Racotea (1), Zabala (1), Serrano, De la Salud (2, 1 p.), Azkue (5), Da Silva, Nieto.

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika