Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
08 Mar, 2020 Irun, Bidasoa, Balonmano, Liga Asobal, Benidorm
Sacyr Asobal Ligako Errege Kopan Bidasoak lehen eliminatorian kale egin zuen, Benidormek 26-29 garaitu zituzten
Bidasoa Irun (13+13). Rangel, Crowley (4), Kauldi (5), Serrano (2), De la Salud (3), Renaud-David (1), Rodrigo Salinas (4); Ledo, Cavero (2 de pen.), Esteban Salinas (3), Tesoriere, Seri (2), Da Silva, Bartók.
29 – BM. Benidorm (14+15). Terçariol, Cabanas (3), Simonet (6), Fernández, Parker (3), Grau (1), Folques (5); Rodríguez, Méndez (4), Basualdo, Lignieres (1), Dorado, Nolasco (2), Da Costa (4).
Bidasoak lehen aukeran kanporatua izan zen Madrilen ospatu den Sacyr Asobal Ligako Errege Kopako azken edizioan. Benidormek sekulako neurketa eta txapelketa egin zuen eta Jacobo Cuetararen taldea garaitzeko meritu aina egin zituzten. Neurketako hastapenak lehen zatiko tonika mantendu zuen, bi taldeek erraztasun handiarekin golak eskuratzeko gaitasuna izan zuten, inor ez zen kapaza izan alde garrantzitsuak lortzeko lehen zati osoan. Alacantarrek bi goleko abantaila lortu zuten, ondoren Bidasoak 3-0eko partzialaren bitartez 12-10 jarri ziren aurretik, baina atsedenaldira Benidorm 13-14 joan zen aurretik.
Bigarren zatian ordea Benidorm taldeak neurketako agintea hartu zuen eta lehen abantaila nagusiak erdietsi zituen. Bederatzi minututan sei goleko errenta lortu zuten (14-20) eta Jacobo Cuetararen hutsartea behartu zuten. Orduan, Bidasoak 5-1eko defentsara aldatu zuen, errendimendu ona ematen dio defentsa onek eta Salinastarren golen bitartez berriz neurketan sartu zen talde irundarra. 51.minutuan Sergio de la Salud eta Adrian Crowleyek 23-24koa ezarri zuten markagailuan, Bidasoa Benidormen gol batetara kokatu zen baina Tercariolek Bidasoaren garaipenerako asmo guztiak zapuztu zituen eta azkenean talde Alacantarrak 26-29 irabazi zuen.
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...