FRAN JUSTO: “KONFIANTZA ETA LASAITASUNA BEHAR DUGU LANEAN SEGITZEKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “KONFIANTZA ETA LASAITASUNA BEHAR DUGU LANEAN SEGITZEKO”

Real Unionek Celta Fortuna bisitatuko du bihar, Vigon, denboraldiko zortzigarren jardunaldia jokatzeko

Real Unionek denboraldiko zortzigarren jardunaldiari eginen dio aurre bihar, urriaren 14an. 17:00etan Barreiron izanen dira Celta Fortuna taldearen kontra lehiatzeko. Talde gogorra da aurkaria, eta partidu zaila izanen dela ere argi dute irundarrek. Hala ere, konfiantzaz eta lasaitasunez ariko dira, ahalik eta puntu gehien batzeko asmoarekin.

Denboraldiko bidai luzeena egin du gaur Real Unionek, Celta Fortunaren kontra aritzeko. Hala ere, Fran Justok erran duen moduan, “hori ez da aitzakia. Bertze taldeek ere bidai luzeak egiten dituzte eta guk, gainera, ahalik eta modu onenean prestatu dugu hau, neurketara ongi iristeko eta biharko hitzordua ongi prestatzeko”.

Vigon egotea aunitz gustatzen zaio entrenatzaileari, “etxetik hurbil egotea erran nahi duelako”. Horrez gain, Celtaren zelaia “galiziar futbolarentzat leku garrantzitsua da eta azken urteetan galiziar futbolari aunitz eman ditu zelai horrek”, adierazi du Justok. Zaila izanen dela jakinda, ilusio handiz prestatu dute neurketa hau talde txuribeltzeko jokalari eta prestatzaileek.

Neurketa honi aurre egin aitzinetik, sailkapenean gora dago talde irundarra eta dituzten puntuak kontuan hartuta, postu onean daudela onartzen dute denek. Hala ere, entrenatzailearen iritziz, “taldeak ez du bere onena eman oraindik etxetik kanpo, eta hori Vigon ikustea espero dugu”.

Celta talde ona dela ere azpimarratu du Justok: “Modu kolektiboan talde ona da, baita modu indibidualean ere. Gure helburua ahalik eta puntu gehien batzea izanen da, jakinda partidu perfektu baten ondotik soilik lor dezakegula hori, eta beraz, zaila izanen dela”. Neurketa bikain hori egiteko gakoa “partiduan emanen diren momentu ttiki horiei aurre egitea” izanen da eta horrekin, “aurkariari abantaila ateratzea”. Detaile horiek inportanteak direla argi du Fran Justo entrenatzaileak. 

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK

Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra

Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika