FRAN JUSTO: “REAL UNIONEK EMATEKO DUEN GUZTIA ERAKUTSI BEHAR DU”
Futbola

FRAN JUSTO: “REAL UNIONEK EMATEKO DUEN GUZTIA ERAKUTSI BEHAR DU”

Federazio Kopatik kanpo gelditu eta gero, burua altxatu eta Unionistasen kontra garaipena eskuratzea izanen da txuribeltzen erronka

Real Unionek Federazio Kopako final-hamaisereneko partidua galdu eta orain, Ligako helburuak izanen ditu begiz jota. Hurrengo erronka Unionistas de Salamancaren kontra jokatuko dute neurketa izanen da, igande honetan (urriaren 1ean), 18:00etan. Aurkariak hilabete nahiko daramatza bere etxean galdu gabe eta beraz, txuribeltzentzat ez da erronka makala izanen.

Fran Justok “helburu batzuk bertzeak baino inportanteagoak” direla erran du gaur goizeko prentsaurrekoan. Marino de Luancoren kontra galdu eta Federazio Kopatik kanpo gelditu zen Irungo taldea, Errege Kopa jokatzeko aukerarik gabe. “Ahal bezain urrunen iristen saiatu gara, baina gure helburuak Ligan daude. Errege Kopa ilusio bat zen, baina partiduak irabazi behar dira horretarako, eta galdu ere egin daiteke lehengo egunean bezala”, gaineratu du entrenatzaileak.

Ligan zentratuta beraz, igande honetan Unionistas de Salamanca bisitatu beharko du Real Unionek. Justok azaldu duenez, “hilabeteak badira inorrek ez duela beraien etxean irabazten”. Taldea “erasoan eta defentsan ongi landua” dagoela ere azpimarratu du, eta “hobekin lehiatzen den taldeetariko bat eta aurkariari hobekin egokitzen” dena ere badela adierazi du.

Hala ere, txuribeltzak ongi daudela argitu du prestatzaileak: “Momentu onean gaude eta bertan irabazteko prest gaude. Hori da gure helburua”. Garaipena eskuratzeko “aurkariari ematen dizkiogun aukera gutti horietan asmatu behar” dutela onartu du Justok. Horrez gain, “konfiantza erakutsi behar dugu, eta perfekziotik hurbil egon” behar direla erran du, “Real Unionek emateko duen guztia erakutsi behar du”.

Unionistas-i aurre egiteko, “ia talde guztia dugu eskuragarri”, jakinarazi du entrenatzaileak. “Nekea nabari dugu eta hiruzpalau jokalari ditugu zalantzan. Egunero hobetzen doaz eta hori garrantzitsua da”. 

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika