Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...
22 Ira, 2023
Hiru partidu segidan irabazi ondotik, Real Union Galera bueltatuko da igandean (12:00) Teruelen kontrako partidua jokatzeko
Real Unionek denboraldiko bortzgarren jardunaldia jokatuko du igande honetan, irailaren 24an, Stadium Galen (12:00), Teruel taldearen kontra. Lehen Federazio mailara igo berri den aurkaria da, baina hala ere, errespetuz jokatu behar dutela dio Fran Justo entrenatzaileak, kategoria honetan neurketa guztiak zailak izanen direlako.
“Zaila da”, erran du Fran Justok Real Union eta Teruelen arteko partiduaren atarikoan. Lehen RFEF mailara igo berri den aurkaria aurrez aurre izanen badute ere, euren kontra “errespetuz” jokatu behar dutela argitu du. Teruelek partidu gogorrak izan ditu denboraldi hasiera honetan eta “ezin hobe lehiatu” dela ikusi du talde irundarraren entrenatzaileak. “Aurkariak deseroso sentitzea lortu du eta gauzak ongi egin ditu. Gure mailarik onena ematea exijituko gaitu”, gaineratu du.
Partidu desberdin baten aitzinean izanen da talde txuribeltza igande honetan eta horrela adierazi du Fran Justo entrenatzaileak ere. Horri aurre egiteko, etxeko taldeak “kontzentrazio osoa” behar duela erran du Justok, eta hilabete hauetan izanen duten “proba fisiko eta mental gogorrenetarikoa” izanen dutela ere azpimarratu du.
Bere taldearen inguruan, aste honetan “merezitako atsedena” izan duela adierazi du prestatzaileak. Honek, gainera, jokalariei berreskuratzeko denbora eman diela onartu du eta “oso kargatua izanen den urriari, exijentzia altuarekin aurre egiteko” baliabideak izanen dituztela aipatu du. Honekin guztiarekin, etxeko zelaira indarrez aterako da taldea, bertze hiru puntu poltsikoratzeko asmoz.
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...