Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
15 Ots, 2023
Bidasoak ezin izan zuen ezer egin munduko talde onenetako baten kontra
Bidasoak Füchse Berlin, EHF European Leagueko D multzoko liderra, jaso zuen atzo gauean Artalekun. Sailkapeneko liderra ez ezik, munduko talde onenetarikoa da alemaniarra eta hori bera azaleratu zen atzoko neurketan. Talde irundarrak ahaleginak egin zituen errenta ahalik eta txikiena izateko, baina azkenean zortzi golengatik irabazi zuen aurkariak, 32-40ko markagailuarekin.
Partiduaren lehen gola Pedro Pachecok sartu zuen, baina Bidasoak ezin izan zuen denbora aunitzez buruzagitza mantendu. Füchse golak sartzen hasi zen (3-7) eta, zazpigarren minutuan, Jacobo Cuetarak lehen hutsartea eskatu zuen. Etxeko taldea errenta txikitzen saiatu bazen ere, alemaniarrek euren indarra inposatu zuten kantxan eta atsedenaldira 17-23koarekin iritsi zen neurketa.
Bigarren zatia bide beretsutik joan zen. Lehen minutuetan Bundesligako liderrak hamar goleko aldea erdietsi zuen markagailuan (19-29) eta horretan jarraitu zuen denbora pasatu ahala. Errenta hamalau golera ere eraman zuen Füchse-k, baina Bidasoak hori murrizten ere jakin zuen. Artalekun zeuden 1.786 zaleek babesa eskaini zioten etxeko taldeari eta, horren laguntzaz, partiduaren 60 minutuak bukatuta, zortzi goleko aldea zegoen markagailuan behin-betiko, 32-40koa.
Atzoko jardunaldiaren nota azpimarragarria Xabier Barretok Europako Txapelketan egindako debuta izan zen. Bi gol sartu zituen jokalari gazteak eta zaleek ere bere lana goraipatu zuten harmailetatik.
Bidasoak, porrot honen ostean, datorren ortziralean (otsailak 17) du begirada jarrita. Izan ere, Plenitude ASOBAL Ligari jarraipena emanen diote Artalekun, eta bertan garaipena beharrezkoa du talde irundarrak. Oraingo honetan, Bathco Torrrelavega jaso beharko dute Jacobo Cuetararen mutilek, 21:30ean.
(Argazkia: Edu Agreda)
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...