15 Eka, 2023
Urtean zehar hainbat jardunaldi ospatu dituzte Gipuzkoako zelai desberdinetan eta denboraldiari bukaera emateko, Irunen arituko dira
Real Uniongo Administrazio Kontseiluko presidentea den Igor Emeryk iragarri zuen astearen hasieran, larunbat honetan (ekainaren 17an), futbol egokituko jardunaldia ospatuko dela Stadium Galen. Gipuzkoako Futbol Federazioarekin batera antolatu dute denboraldiko azken festa izanen den ekitaldi hau.
Urtean zehar Gipuzkoako herrietako hainbat zelaietan ibili ondotik, denboraldiari bukaera emateko, Stadium Galen ospatuko da futbol egokituko azken jardunaldia. Besta handi bat izatea espero dute, Real Unionek eta Gipuzkoako Futbol Federazioak elkarlanean antolatutako ekitaldi hau. Igor Emery presidenteak aipatu zuenez, “11:00etatik 13:00etara futbol egokituaren jaia ospatuko da Stadium Galen” eta horregatik, “zale guztiei hona etortzeko gonbidapena” luzatzeko aprobetxatu zuen Emeryk.
Desgaitasunen bat duten haur eta gazteei zuzendutako jardunaldia izanen da eta bertan parte hartzeko izena eman beharko da aitzinetik, fgf@escuelaentrenadores.com helbide elektronikora idatziz edota 747 426 823 (Josu) telefonora deituz.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...