Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
23 Abu, 2015
REAL UNION: Txusta, Urkizu, Azkoiti, Aimar, Ribera, Rodellar, Iriondo (Martins, 89'), Mujika (Romo, 85'), Juan, Eizmendi, Galán (Barrón, 77').
TALAVERA: Bernabé, Camps, Victor, Sergio, Prats (Gustavo, 76'), Sánchez, Rivera (Pedro, 59'), Romero (Gilardoni, 59'), Agudo, Valdivia, Cristian.
GOLAK: 1-0: Galán (8'). 2-0: Eizmendi (49').
EPAILEA: Cristian-Adrian Lixandru. Txartel horiak: Romero eta Prats (Talavera).
Hiru puntu bildu ditu Real Unionek ligako lehen hitzorduan. Denboraldiaurrearen zama agerian gelditu den arren, itxura txukuna eman du talde txuribeltzak. Erakustaldi handirik gabe, baina sendotasunez mendean hartu du Talavera. Zortzi minutu besterik ez ditu behar izan Jorge Galanek denboraldiko lehen gola egiteko. Aurrelariak ez du gosea galdu. Urkizuk hondoko marraren gainetik egindako pasea baliatu eta 1-0ekoa egin du Galanek. Unionek joko ona erakutsi du tarteka, baina ez du neurketaren agintea eskuratu. Talaverak ere lortu du gol aukerak sortzea. Cristianek izan du argiena, 25.minutuan. Txustak ekidin du gola.
Bigarren zatiaren hasieran lortu du Real Unionek lasaitasuna eman dion gola. Ederra izan da. Eneko Eizmendik iskin egin dio atzelariari, eta zutoinaren ondotik sartu du baloia. Txuribeltzek kontrolpean izan dute neurketa. Hirugarren gola lortzeko abagune bat baino gehiago izan dute. Juan Domínguezena izan da onena, kanpora bidali baitu baloia, atezainaren aurrean zegoenean. Alain Barrón ere saria lortzeko zorian izan da, zelaira sartu bezain pronto. Gora egin du jaurtiketa, Mujikaren pasea jaso ondoren. Nolanahi ere, Talaverak ez du Real Union estutu. Garaipen erosoa izan da, beraz. Lanean jarraitzeko konfiantza emango dio garaipenak Aitor Zulaikaren taldeari.
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...
Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak
Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...