GARAIPENA LEHEN LAGUNARTEKOAN
Errugbia

GARAIPENA LEHEN LAGUNARTEKOAN

Ezaugarri bereko bi arerio lehiatu ziren Plaiaundin, Txingudi Errugbi Kluba eta Bera-Bera B. Nuerketa etxean geratu zen, 14-8.

Txingudi Errugbi Kluba eta Bera-Bera B-ren arteko lehia urrutitik dator, biak ala biak Euskadiko Senior Ligako taldeak dira eta hainbatetan neurtu dituzte indarrak. Errugbi oso txukuna jokatzen duen taldea da Bera-Bera B, meleak gurearen antzeko ezaugarriak dituzte bi taldeek, baina donostiarrek gogor jokatzen dute fase estatikoetan eta kontaktuetan.

Hori kontuan hartuta, lehen zatian markagailua ez zen mugitu, bi taldeek ondo defendatu zituzten aurkariaren saiakerak. Txingudi Errugbi Klubak norgehiagokaren agintea izan zuen, gehiago proposatu zuten, baina azken unetan, denboraldi-aurreko akatsak egin zituzten.

Atsedenalditik itzuli eta Bera-Bera B-k eguneko lehen entsegua gauzatu zuen. Txingudi Errugbi Klubak ez zuen donostiarren ostikada ondo defendatu, defentsa gainditua ikusi zen eta lehen puntuak jaso zituzten. Egoera irauli ezin zebilen etxeko taldea eta akatsak areagotu zituzten. Ateetatik hurbil, hainbat zigor-kolpe eskaini zizkioten Bera-Bera B-ri eta horietako batean, asmatu eta markagailuan 0-8 aurreratu ziren.

Aldaketen erruz iritsi zen Txingudi Errugbi Klubaren erreakzioa. Lehen entseguaren ostean, presioa kendu zuten gainetik eta errugbi ona egiten badakitela demostratu zuten. Lehenik, Rodrigo Combinak lortu zuen entsegua, Alejandro Lasak gauzatzea erdietsi zuen eta 76.minutuan, Alejandro Lasa berak bigarren entsegua lortu zuen talde irundarrarentzat. Meleetan gailentzen hasi zen etxeko taldea eta Unai Herrerok eta Adur Manterolak eginiko jokaladi konbinatu on baten ostean iritsi zen eguneko bigarren entsegua (14-8).

Bera-Bera B-k ere erreakzionatzeko indarrak zituela erakutsi zuen, baina bidasotarren defentsa lan onak denboraldi-aurreko lehen garaipena etxean utziarazi zuen. Iñigo Camarerok, taleko entrenatzaileak, honako adierazpen hauek egin zituen neurketaren inguruan: “garaipena, 14 eta 8, sentsazio onekin, erakutsitako jarreragatik, euskarrien sendotasunagatik eta gure jokoari eman genion jarraitutasunagatik, baina argi daukagu asko dugula hobetzeko ligari berme osoz aurre egiteko”. 

ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN
Errugbia

ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN

Txingudi Rugby Klubak antolatu du “Biok Experimental Shopping Txingudi Badia” topaketaren bigarren edizioa

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIORREK EZIN IZAN DUTE GARAIPENIK BATU ASTEBURUAN
Errugbia

TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIORREK EZIN IZAN DUTE GARAIPENIK BATU ASTEBURUAN

Biok Txingudik 29-22 galdu zuen Neskak Loratzen taldearen kontra, eta Zaisa Txingudik ere 17-13ko emaitzarekin galdu zuen Bera Bera Bren...

PLAIAUNDITIK URRUTI EGONEN DIRA ASTEBURUAN TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIORRAK
Errugbia

PLAIAUNDITIK URRUTI EGONEN DIRA ASTEBURUAN TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIORRAK

Zaisa Txingudik bihar jokatuko du Bera Beraren kontra eta Biok Txingudik berriz, igandean Neskak Loratzen taldearen kontra

Txingudi Rugby Klubeko...

BIOK TXINGUDIK GAZTEDI GARAITU ZUEN ETA ZAISA TXINGUDIK BERRIZ LEHEN PORROTA JASO ZUEN ETXEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK GAZTEDI GARAITU ZUEN ETA ZAISA TXINGUDIK BERRIZ LEHEN PORROTA JASO ZUEN ETXEAN

Txingudi Rugby Klubeko gazteek ere arrakastaz bukatu zuten asteburua

Txingudi Rugby Klubeko ia talde guztiek lortu dute asteburua arrakastaz...

BIOK TXINGUDIK HASIERA EMANEN DIO EUSKAL LIGAKO BIGARREN FASEARI
Errugbia

BIOK TXINGUDIK HASIERA EMANEN DIO EUSKAL LIGAKO BIGARREN FASEARI

Zaisa Txingudik berriz, play-offa jokatzeko eskubidea ematen duen bigarren postua lortzeko lehian segituko du

Atsedenaldiaren ondotik, Txingudi...

TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIORRAK PLAIAUNDIN ARIKO DIRA
Errugbia

TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIORRAK PLAIAUNDIN ARIKO DIRA

Biok Txingudik Bera Bera/Ordizia jasoko du eta Zaisa Txingudik berriz, Zarautz B/Beltzak taldea

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako bi...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika