“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
22 Mar, 2021
Real Unionen harrobiko taldea jeitsiera postuetan kokatu da 1-2 Hernaniren aurka galdu eta gero.
Azken asteetan bezala, Real Unionen harrobiko taldeak garaipena erdietsi gabe jarraitzen du. Denboraldia berrekin zenetik ez du garaipenik eta ondorioz, Kepa Esnaolaren taldea sailkapeneko beheko postuetan murgiltzen hasia da. Asteburu honetan, Hernanik 1-2 mendean hartu zituen irundarrak Ugalde-Ventaseko berdegunean.
Neurketa nahiko berdindua izan bazen ere, lehen zatiaren ondarrean, zelai-erditik, Hernani taldeko Bereziartuak 0-1ekoa egin zuen. Kolpe latza izaten da normalean atsedenealdiaren aurretik gola jasotzea eta bigarren zatiko lehen minutuetan, 55.minutuan, 0-2koa Mancisidorrek egin zuen Hernanirentzat. Lehen zatiko 36.minututik, kanpoko taldea jokalari bat gutxiagorekin jokatu zuen, baina hori ere ezin izan zuen Real Union B-k baliatu. 68.minutuan aldea murriztuko zuen gola iritsi zen, lehen taldearekin deialdietan sartu izan den Ariztimuño izan zen irundarren goleatzailea. Hortik aurrera, Kepa Esnaolaren taldeak erasora jo zuen, Hernani asko estutu zuen, baina ez zen nahikoa izan berdinketaren gola gauzatzeko.
Emaitza honekin, Real Union Ohorezko Erregional Mailako sailkapeneko bederatzigarren postura jeitsi da. 5 puntu besterik ez ditu eskuratu talde irundarrak eta datorren astean sailkapenean aurretik duten Ordizia taldearen aurka arituko dira etxetik kanpo.
“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute
Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...
Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte
Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...
Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak
Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...