Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak
Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...
18 Urt, 2023
18 urtez azpiko taldeak 26-12 galdu zuen Danon Artean-en kontra, 16 urtez azpikoek 36-5 Bera Bera/Baztanen aurrean eta 14 urtez azpikoek 43-39 Gaztedi B-ren aurka
Burumakur bukatu zuten pasa den asteburua Txingudi Rugby Klubeko gazteenek. Izan ere, garaipenik gabe itzuli ziren etxera 18, 16 eta 14 urtez azpiko taldeak, Danon Artean, Bera Bera/Baztan eta Gaztedi B-ren aurrean, hurrenez hurren, porrotak jaso ondotik.
18 urtez azpiko mutilak Mutrikuko San Miguel zelaian aritu ziren pasa den larunbatean. Ongi zelairatu ziren eta joko ona erakutsi zuten, lehen ordu laurdenean markagailuan aurreratuz ere (5-7). Hala ere, etxeko taldeak ez zituen besoak jaso eta lehen zatiaren bukaerarako emaitza iraultzea lortu zuen, 19-7koa ezarriz. Bigarren zatian, partida orekatua izan bazen ere, Txingudikoek ezin izan zuten aldea murriztu eta azkenik, 26-12koarekin galdu zuten.
16 urtez azpiko taldeak berriz, ez zuen aukerarik eduki Bera Bera/Baztan taldea garaitzeko. Donostian aritu ziren hauek eta ongi defendatu bazuten ere, bidasotarrek bina entsegu eta eraldaketa jaso zituzten lehen zatian. Bigarren zatian, bertze lau entsegu eta eraldaketa egin zituzten etxekoek eta horrela, 36-5ekoarekin bukatu zen neurketa euren alde.
14 urtez azpikoek Gasteizko Lakuako errugbi-zelaian hasiera eman zioten Gipuzkoako Ligari. Gaztedi B taldearen kontra aritu zen Txingudi/Baztan taldea eta partidu ero bat jokatu zutela adierazi dute. Izan ere, bidasotarrek galdu bazuten ere, garaipenetik oso gertu ibili ziren, 43-39ko markagailua erdietsiz. Partida honetan, gainera, Txingudi/Baztanek bi bonus puntu lortu zituetan era beraz, B multzoko hirugarren postuan kokatu da.
Azkenik, errugbi eskolak aurtengo lehen topaketa ospatu zuen Logroñoko Pradoviejo zelaian Iruña, Rioja eta Zarautz/Beltza taldeekin batera.
Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak
Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...
Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko
Denboraldiko helburu nagusia...
Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen
Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...
Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera
Txingudi Rugby Klubeko...
Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan
Eguraldia lagun zutela,...
200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan
Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...