Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
12 Ira, 2019
Bidasoak 23-26 galdu zuen Bartzelona ahalguztidunaren aurka, majo sufritu eta asko izerdituta hori bai, Bidasoa Europarako prest dagoela erakutsi baitzuten atzo
23 – Bidasoa Irun: Ledo (p.), Crowley (1), Kauldi (5), Barthe, Rodrigo Salinas (3), Tesoriere, Seri (2); Rangel (p.s.), Cavero, Zabala (2), Serrano (2), Esteban Salinas (5), De la Salud, Renaud (1), Azkue (2) eta Da Silva.
26 – Barça: Pérez de Vargas (p.), Víctor Tomás (5), Entrerríos (1), Ariño (2), N’Guessan (1), Petrus (1), Dolenec (2, 1 p.); Moller (p.s.), Sorhaindo (1), Abel Serdio, Gómez (3, 2 p.), Dika Mem (3), Cindric (1), Pascual, Pálmarsson (4) eta Fabregas (2).
Izenburuak dioen bezala, Bartzelona geroz eta gertuago dago, baina berriro ere Bidasoa baino gehiago izan zen normala denez. Zalegoan ilusioa piztu zuen aurreko urteko denboraldiak eta aurtengo sasoiaren hasierak ilusio hori indartu du. Atzo Artalekuko harmailak bete ziren, izan ere, egun historikoetan murgilduta dago talde irundarra 24 urte ondoren EHF Kopan lehiatuko diren albistea ezagutu zutenetik. Atzo giro ikaragarria sumatzen zen Artalekun, baina Bartzelonak eskarmentu handia dauka eta oso kantxa zailetan lehiatu da urtez urtez eta gauzak oso zailak jarri arren, 23-26 gailendu ziren kataluniarrak.
Neurketa osoa oso borrokatua izan zen, eta lehen minututik nabaritu zen hori. Xoan Ledok bikain hasi zuen norgehiagoka bi geldiketa segidan eginez eta Kauldi Odriozolaren golaren bitartez, partiduko lehen abantaila Bidasoarentzat izan zen. Hortik aurrera batek jo eta besteak erantzuten zuen, defentsan zein erasoan eta biek ala biek euren aurpegirik onena eman behar izan zuten. Hala ere, oso eroso ikusten zitzaion joko horretan etxeko taldeari eta 22.minutuan 12-10 aurreratu ziren markagailuan eta Bartzelonako entrenatzailea, Xavi Pascual, hutsartea eskatzera behartuta ikusi zen. Hutsartetik bueltan Bartzelonak markagailua berdintzea lortu zuen eta atsedenaldira 14-14koarekin heldu zen. Aipatzekoa da, lehen 30 minutuetan Matheus Da Silvak, Bidasoaren fitxaketa berriak, Asobal Ligan lehen minutuak jokatu zituela.
Bigarren zatian Bidasoak gol bateko errenta eskuratu eta gero (16-15, 32,minutuan), hurrengo bost minutuetan Bartzelonak bere indarra erakutsi zuen eta 0-3ko partzial bat lortuta lehen errenta sakona lortu zuten. Geroago, beste partzial berri bat lortu zuen talde kataluniarrak eta 52.minutuan markgailuak 19-25ekoa adierazten zuen. Gehiegizko zigorra izango litzateke Bidasoarentzat sei goleko errentarengatik galtzea eta azken erreakzio baten bidez, 4-1eko partzialaren bidez, neurketa 23-26ko markagailuarekin bukatu zuten.
Proba politak izan dira Asobal Ligako lehen bi jardunaldiak EHF Kopako lehen neurketari begira. Gaur bertan jokalariak Eslovakiara biadaituko dute eta larunbatean Tartan Presoven aurka arituko dira EHF Kopako multzoen faseko lehen neurketan. Asobal Ligako hirugarren jardunaldia datorren asteazkenean jokatuko dute Benidormen aurrean.
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...
Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...