GIO GAGUA GEORGIAKO SELEKZIOAREKIN ARITUKO DA
Futbola

GIO GAGUA GEORGIAKO SELEKZIOAREKIN ARITUKO DA

Jokalari georgiarra bere herrialdeko 21 urtez azpiko selekzioarekin arituko da irailaren 24 eta 27an

Georgiako 21 urtez azpiko selekzioak Giorgi Gagua Real Uniongo aurrelaria deitu du, datozen egunotan bere herrialdeko taldearekin bi lagunarteko jokatzeko. Hain zuzen ere, irailaren 24an Portugalen arituko da, bertako selekzioaren aurka, Covilhãko José Dos Santos Pinto futbol zelaian, 18:00etan. Irailaren 27an berriz, Turkiara joanen da Gagua Instanbuleko Recep Tayyip Erdogan futbol zelaian jokatzera, arratsaldeko 19:00etan.

Gagua dagoeneko Georgiako selekzioarekin dago bilduta Portugalen eta irailaren 28an bueltatuko da Irunera. Hau dela eta, talde txuribeltzeko aurrelariak galdu egingo ditu igandeko Alcoyanoren kontrako neurketa eta hurrengo asteazkeneko Naxararen aurkako Federazio Kopako partidua.

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika