GIORGI GAGUA REAL UNIONEN ARITUKO DA
Futbola

GIORGI GAGUA REAL UNIONEN ARITUKO DA

Georgiako aurrelaria Alavesetik utzita etorriko da Irungo taldera datorren denboraldian

Real Unionetik jakinarazi dutenez, klub txuribeltza eta Giorgi Gagua akordio batera iritsi dira, eta honen ondorioz, jokalari georgiarrak Irunen jokatuko du datorren denboraldian. Gagua Alavesetik utzita arituko da Aitor Zulaikaren taldearekin.

Gio izenez ezaguna den aurrelaria Alaves B taldean aritu zen aurreko denboraldian, guztira 33 partida jokatuz, 1.700 minutu baino gehiago. Gainera, 15, 17, 19 eta 21 urtez azpiko Georgiako selekzioarekin parte hartu du Gaguak. Georgiarrak Real Unionera etortzeak pizten dion ilusioa adierazi nahi izan du: “Gogoz iristen naiz proiektu honetara. Ilusio handia dut entrenatzen hasteko eta taldeari ahal dudan guztia emateko”.

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika