GIPUZKOAKO LIGA JOKATUKO DU SANTIAGOTARRAK-EK ASTEBURUAN
Arrauna

GIPUZKOAKO LIGA JOKATUKO DU SANTIAGOTARRAK-EK ASTEBURUAN

Orion ospatuko da senior eta jubenil mailako estropada bihar (apirilaren 29an) 11:30ean

Gipuzkoako Federazioak antolatutako Ligaren laugarren estropada ospatuko da Orion bihar (apirilaren 29an), 11:30ean. Aulki mugikorreko senior eta jubenil mailako arraunlariak ibiliko dira bertan lehian, tartean baita Santiagotarrak taldea ere. Hauek batera, Hondarribia, San Juan, Arraun Lagunak, Ur Kirolak eta Orio taldeek parte hartuko dute.

Laugarren estropada honen ondotik, maiatzaren 27an eta ekainaren 17an Legutianon ospatuko dira bertze bi jardunaldi.

(Argazkia: J.J.Portos)

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika