24 Mai, 2023
Inge Garayalde alebina Gipuzkoako txapeldunorde izan zen eta Iker Anaut infantila hirugarren postuan sailkatu zen
Gipuzkoako eskolarteko proba konbinatuen txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan eta bertan izan ziren Bidasoa Atletiko Taldeko alebin eta infantil mailako atletak. Emaitza nabarmenenak Inge Garayalderena eta Iker Anautenak izan ziren. Garayalde Gipuzkoako txapeldunorde izan zen alebin mailan eta Anaut berriz, podiumeko hirugarren koskara igan zen infantil mailan.
Alebin mailan, Bidasoa Atletiko Taldeko Inge Garayalde bilakatu zen Gipuzkoako txapeldunorde, guztira 1.304 puntu batuta. 60 metroko lasterketa 8,78 segundutan osatu zuen, luzera-jauzian 4,37 metroko jauzia egin zuen eta pisu-jaurtiketa 7,12 metro lortu zituen.
Bertzalde, infantil mailan, Iker Anautek lortu zuen podiumeko hirugarren koskara igatea. 1.842 puntu batu zituen guztira Anautek eta hurrengo emaitzak lortu zituen: 80 metroko lasterketan 10,73 segundutan, luzera-jauzian 5,13 metroko jauzia, pisu-jaurtiketan 7,67 metro eta 80 metroko hesi-lasterketan 13,31 segundu. Honez gain, bere anaia Ibai Anaut laugarren postuan sailkatu zen.
Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek
Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...
Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera
Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...
Espainiako Unibertsitate mailako 400 metroko hesi-lasterketan lortu zuen garaipena
Espainiako Atletismoko Unibertsitate mailako Txapelketa ospatu...
Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...