GIPUZKOAKO TRAINERILA TXAPELKETAKO TXAPELDUN BERRIA DA HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEA
Arrauna

GIPUZKOAKO TRAINERILA TXAPELKETAKO TXAPELDUN BERRIA DA HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEA

Getariako uretan, gizonezkoen trainerilak Donostiarra eta Orioren aurretik, txapeldun bilakatu zen; emakumezkoen trainerila, ostera, hirugarren helmugeratu zen, Donostiarra eta Orioren atzetik.

Arraun denboraldia gero eta gertuago dago eta taldeak denboraldiko une garrantzitsu hura ahalik eta prestakuntza hobean egiteko, denboraldi-aurre gisa, hainbat lehiaketetan parte hartzen dituzte. Horien artean, Gipuzkoako Trainerila txapelketetan aritzen dira. Jardunaldi ugariren ostean, asteburu honetan, Gipuzkoako Txapelketaren azken bi jardunaldiak jokatu ziren, eta bietan, Hondarribia Arraun Elkarteak txapela eta bandera bereganatu zituen. Emakumezkoen lehian, ordea, Hondarribia Arraun Elkarteko trainerilak brontzezko domina erdietsi zuen.

Larunbatean zein igandean nagusi. 

Hondarribia Arraun Elkarteak larunbatean hasi zuena igandean bukatu zuen. Trainerila berdea izan zen larunbateko ontzi azkarrena, 13:47,92 denboran bete zuen proba. Hondarribia Arraun Elkartearen atzetik, Donostiarra, Orio eta Zumaia helmugeratu ziren.

Lau ontzi horiek, Getariako uretan berriz, igandean Gipuzkoako Trainerila Txapelketako finala jokatu zuten, eta, berriro ere, hondarribitarrak izan ziren nagusi eta azkarrenak. Kasu honetan, 14:22,20 minutu behar izan zituen Hondarribia Arraun Elkarteko trainerilak proba bukatzeko. Bigarren postuan, bost segunduko atzerapenarekin Donostiarrak eskuratu zuen zilarrezko domina eta brontzezkoa Oriorentzat izan zen. Oriotarrak Hondarribiarekiko hamahiru segunduko galdu zituzten.

Brontzezko domina ez da makala. 

Emakumezkoetan ere Gipuzkoako Trainerila ospatu zen eta Hondarribia Arraun Elkarteko ontziak finalean parte hartzeko aukera izan zuen. Aukera baino, uretan irabazi zuten bertan aritzeko partaidetza. Larunbatean, Donostiarra eta Oriorekin batera, hirugarren postuan, podiuma bete zuten. Ontzi berdeak 18 segunduko atzerapena izan zuen Donostiarrarekiko, baina bigarren postutik gertu ibili zen. Oriok zortzi segunduko aldea besterik ez zion atera.

Emakumezkoen finala, gizonezkoen talde berdinek osatu zuten, hau da, Donostiarrak, Oriok, Hondarribia Arraun Elkarteak eta Zumaiak. Hain zuzen ere, sailkapen nagusia hurrenkera horretan bukatu zen. Donostiarrak larunbatean zein igandean garaipena erdietsi zuen, igandean alde gehiagorekin. Oriok ezin izan zuen Donostiarren erritmoa jarraitu eta 28 segunduko atzerapenarekin helmugeratu ziren. Oriorekiko hiru segundutara, Hondarribia Arraun Elkarteak brontzezko domina eskuratu zuen eta Zumaia izan zen eguneko azken sailkatua. 

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU
Arrauna

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU

Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak

Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK
Arrauna

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK

Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan

Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK
Arrauna

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK

9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak

Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika