GOIZANE GARCIA BI ALDIZ EUSKADIKO TXAPELDUNORDE

Garcia disko eta mailu jaurtiketetan igan zen podiumaren bigarren koskara

Euskadiko jaurtiketa luzeko txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan Durangon. Bertan, Bidasoa Ateltiko Taldeko Goizane Garciak hartu zuen parte eta atletak bi zilarreko domina eskuratu zituen. Izan ere, diska eta mailu probetan Euskadiko txapeldunorde bilakatu zen Garcia.

Mailu probari dagokionez, Goizane Garciak 47 metroko jaurtiketa egin zuen eta beraz, bigarren postua eskuratu zuen honekin. Diska jaurtiketan berriz, 38,56 metro egin zituen eta proba honetan ere, Euskadiko txapeldunorde izan zen Garcia.

Honez gain, Izaro Irastorzak eta Julene Herrerok laugarren eta bosgarren postua eskuratu zuten, hurrenez hurren, xabalina jaurtiketan 32,02 eta 30,45 metro lortuta. Iruñean berriz, Unax Erasok 50 metroko langa gainditu zuen 18 urtez azpiko mailu jaurtiketan (50,58).

HOGEI DOMINA POLTSIKORATU DITUZTE BATEKO ATLETEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...

ATLETISMO UDALEKUAK IZANEN DIRA BI HILABETEZ PLAIAUNDIN

Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, kirola eta jolasen bitartez ongi pasatzea izanen da udalekuen helburu nagusia

2024ko uda ailegatzear dago eta...

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika