Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...
09 Abe, 2020 Kiroletik, Irratsaioa, Kirolak, Irun, Antxeta Irratia, Bidasoa Atletiko Taldea, Atletismo, BAT
Bidasoa Atletiko Taldeak apostu garbia egin du datorren denboraldirako: emakumezkoen ohorezko ligan erosotasunarekin mantendu eta gizonezkoen ohorezko ligara igotzea.
2020 urtea bukatu aurretik Bidasoa Atletiko Taldea datorren denboraldirako azpiegitura guztiak prest ditu. Duela bi aste Super Amararekin babesletza berritu bazuten, gaurkoan datorren denboraldiari begirako atleta berrien izenak jakinarazi ditu.
Urteak daramatza BAT-ek atletismoko Espainiako Ligako emakumezkoen ohorezko ligan lehiatzen eta komeriekin bada ere, beti elite mailan mantentzea lortu izan dute. Gizonezkoen taldeak, aldiz, ohorezko mailara igotzeko hainbat saiakera egin dituzte, baina ezin izan dira emakumezkoen ligara iritsi.
Aurreko urtean bi taldeetan baja ugari izan ostean, Bidasoa Atletiko Taldeko zuzendaritza azkar mugitu da eta bi taldeen errendimendua hobetzeko helburuarekin, taldea hainbat atleta berrirekin indarberritu dute. Helburuak argiak dira: gizonezkoetan taldea Ohorezko Dibisiora igotzeko apustua egin da eta emakumezkoen taldearen kasuan, lehian diharduten Ohorezko Mailan zailtasunik gabe mantentzea.
Hauek dira Bidasoa Atletiko Taldeak egindako fitxaketa berriak:
• Jon Fuentes, oztopoetan.
• Maria Hernandez, Sergi Teixeira eta Iñigo Lozano abiaduran.
• Eva Queimaño, Heptatloian
• Maria Jover, luzera jauzian.
• Miriam Gregori, 800 metroetan.
• Camila Sanguino eta Unai Gonzalez, pertika jauzian
• Adriana de Prado, 1500 metroetan.
• Adrian Mazo, hesietan.
• Ivan Redondo, jabalina jaurtiketan.
• Dani Gallardo, fondo erdiko proban.
Klubeko ordezkariak pozik agertu dira egindako lanarekin; izan ere, “aurreko urteko atletak mantendu ditugu eta fitxaketa berriekin bi taldeen maila gora egingo duela sinesten dugu”.
Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...
Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, kirola eta jolasen bitartez ongi pasatzea izanen da udalekuen helburu nagusia
2024ko uda ailegatzear dago eta...
Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira
Gipuzkoako alebin eta...