Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...
29 Ots, 2020 Irun, Bidasoa, Balonmano, Velux EHF Champions League, Wisla Plock
Velux EHF Champions Leaguetik at geratu da Bidasoa, baina izugarrizkoa neurketa eginez, Orlen Wisla Plock 24-19 garaitzeko kapazak izan ziren.
Bidasoa-Irun-24 (10+12): Ledo, Crowley (4), Odriozola (5), Esteban Salinas (3), Leo Renaud-David (6), Tesoriere, Seri-hasierako zazpikoa-Rangel, Cavero, Serrano (1), De la Salud (4), Rodrigo Salinas (1), Santano, Da Silva, Nieto, Bartok.
Orlen Wisla Plock-19 (12+7): Stevanovic (p), Daszek (3, 1p), Szita (7), Mihic (2), Sulic (1), Midegia (3), Mlakar (1)-hasierako zazpikoa- Morawski (ps), Stenmalm, Zdrahala, Matulic, Ruiz Sánchez, Susnja, Zabic, Igropulo (2, 2p) y Czaplinski.
Izugarria. Zaila zen oso aurrean zuten erronka eta oso gutxirengatik ezin izan dute gauzatu. Zazpi golen desabantaila irauli behar zuen Bidasoak eta aurrean txapelketako talde gogorrenetariko bat zuen. 24-19 gailendu dira irundarrak 60 minutuen amaieran, Artalekuk hegan eraman dituzte jokalariak eta bukatzerakoan behar den bezala eskertu diete jokalariei erakutsitako adore eta kemena.
Neurketa ez du oso ondo hasi Bidasoak, 0-3ko partzial batekin hasi dute neurketa baina azkar batean partida berdintzeko gai izan da Jacobo Cuetararen taldea. Lehen zatian Wisla Plockek eraman du norgehiagokaren agintea, bi golen tartea ondo kudeatu dute. Leo Renauden golek mantentzen zuten Bidasoa, Plocken defentsa bikain aritu zen lehen zatian eta atsedenaldira 10-12koarekin iritsi zen.
Oso zaila zen garaipena eta eliminatoria eramatea, baina Bidasoak zerbait badu kemena eta adorea da. Beste behin ere, izugarriko defentsa eta intentsintatea jarriz, 4-0eko hasierako partzial bat erdietsi dute eta bi golen aurretik jarri dira. Wisla Plockek ondo eutsi zion Bidasoaren saiakerei eta 48.minutuan 18-18 berdintzera iritsi ziren. Bazirudien Bidasoak energia guztia emanda zuela, baina azken hamar minutuetan 6-1eko partzial bat lortu dute markagailua 24-19 utzi duena. Irundarrak ez dira datorren fasean arituko, baina Europako eskubaloi zalegoen bihotzetan tokitxo bat egitea lortu dute.
Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...
CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko
CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...