Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
22 Abu, 2021
(Argazkia: C.D. Bidasoa)
Hasiera berdindua izan zen arren, HBC Nantesek bere boterea erakutsi zuen Egiako Kiroldegian eta 24-37 garaitu zuen C.D. Bidasoa, baita Egiako 26. Nazioarteko Txapelketa bereganatu ere.
Helvetia Anaitasunaren aurkako neurketaren antzera, C.D. Bidasoaren entrenatzailea den Jacobo Cuetarak ezin izan zuen Jon Azkue, Julen Aginagalde eta Rodrigo Salinas jokalariekin kontatu HBC Nantesen aurka 26. Egiako Nazioarteko Txapelketako finala jokatzeko. Talde handia da HBC Nantes, pasa den denboraldian, EHF Champions Leagueko final fourrera iristeaz gain, Lidl Starligue frantziar ligako hirugarren sailkatua ere izan zen, PSG eta Montpellier taldeen atzetik. Eskubaloi munduko talde onenetariko baten aurka eta jokalari garrantzitsuen bajekin, aldapan gora egin zitzaion neurketa C.D. Bidasoari.
Lehen minutuetan, aldiz, berdintasuna nagusitu zen markagailuan, Caveroren, Kauldi Odriozolaren eta Matheus Da Silvaren golek eutsi zuten C.D. Bidasoa. Hamargarren minututik aurrera, HBC Nantesek abiada hartu eta geldiezin bilakatu zen. Atsedenaldira, 7 goleko abantailarekin iritsi zen talde frantziarra (12-19).
Nahiz eta neurketa zaila izan, talde irundarrak ez zuen amorerik eman eta aldeak zertxo bait murrizteko gai izan zen (17-25). Helvetia Anaitasunaren aurka jokatu zuten gazte berdinek izan ziren partiduko partaide, baina, oraingo honetan, ez ziren hain fin ibili ate aurrean. Neurketa, 24-37 markagailuarekin bukatu zen, 13 goleko aldearekin HBC Nantesek bereganatu zuen Egiako Nazioarteko Txapelketa garrantzitsua.
C.D. Bidasoaren denboraldi-aurreak datorren ostiralean test berri bat izango du, Oreretan Ereintza Aguaplasten aurka lehatuko da, 2020/2021 denboraldiko Euskal Kopako finalean.
Fitxa teknikoa
24 - Bidasoa Irun (12+12): Ledo, Olalla, García (1), Tesoriere, Francisco da Silva (2), Rodríguez (1), Cavero (3); Sierra, Ugarte (2), Zabala (2), Odriozola (5), Gey-Emparan, Olalla, Urruzola, Fernández (6), Arana (2), Furundarena.
37 - HBC Nantes (19+18): Robin, Ovnicek (3), Persson (1), Pechmalbec (3), Minne (4), Marchán (2), Portela (6), Nielsen, Lazarov (2), Rivera (5), Damatrin (2), Monar (1), Milic (2), Briet (3), Balaguer (2), De la Breteche (1).
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...
Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...