Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
21 Urr, 2021
C.D. Bidasoa Irunek bihar Navan jokatuko du, Jacobo Cuetararen iritziz, “maila hobetu duen eta Sacyr Asobal Ligako ezustetakoa den” taldearen aurka.
Bart gauean iritsi zen C.D. Bidasoa Irunen espedizioa Behe Bidasoa eskualdera. Asteartean bertan Presovetik Budapestera bidaiatu zuten; bertan lo egin ondoren, hegazkina hartu eta Munichera iritsi eta Bilbo bidean jarri zen gauerdiko orduabatak aldera Irunera iristeko. Bidai luze horretatik 48 ordutara Sacyr Asobal Ligako jardunaldi berri bati aurre egingo dio, zortzigarrena izango da eta Viveros Herol BM Nava izango du aurrean. Ostiralean jokatzeak “etsipena” eragiten diola aitortu du Jacobo Cuetarak, Asobalek ezarritako ordutegiak “kalte egiten diela eta aurkariak abantaila duela” gaineratu du. Gaur bertan, bazkaldu ondoren, C.D. Bidasoa Irun Navara bidean jarriko da, bertan entrenatu eta Segovian lo egiteko.
Kirol alorrean, “aurreko urteak alderatuta maila hobetu duen eta Sacyr Asobal Liga hastapeneko ezustekoetako taldearen aurka” jokatuko duela adierazi du teknikari asturiarrak. Aurten kiroldegi beroa izateaz gain, eginiko fitxaketek kalitate jauzia eman diote taldeari eta oso aurkari arriskutsua bilakatu dute. “Navan ez du oraindik inor irabazi” ohartarazi du Cuetarak eta “merituzko garaipenak erdietsi ditu; hala nola, Leongo Ademarren aurka etxean edota Puente Genilen aurka, etxetik kanpo”. Dudarik gabe, eskubaloi maila ona ematen ari den taldea da Nava, C.D. Bidasoa Irunek gutxietsi behar ez duena.
Navaren hobekuntza atezainetatik eta fitxatutako jokalarietatik etorri dela jakinarazi du talde irundarraren entrenatzaileak: “jokalari onak fitxatu dituzte, Prokop adibidez maila bikainean dagoen jokalaria da. Hori gutxi ez eta defentsan zein atepean oso sendo dabiltza, Patotskik sekulako denboraldi hasiera egin du”. Horren aurrean, C.D. Bidasoa Irunek defentsako bertsio onena lortzea izango du xede: “azken denboraldian Navaren aurka jokatuko genituen bi partiduetan defentsa bikaina gauzatu genuen, garaipena eskuratzeko aukerak hor izango ditugu bihar ere”. Ikusteke dago nekeak eta bidaiak zer nolako eragina izango duen talde irundarrean.
Fisikoki eta taktikoki, talde hoberantz.
C.D. Bidasoa Irunek, min hartutako jokalariak tarteko, denboraldi hasiera zaila izan du. Azken jardunaldi hauetan, denboraldi-aurrea izan ez duten jokalariek minutuak batzeko, kantxan hobe egokitu dira eta taktikoki Jacobo Cuetarak exijitzen duen jokora hurbiltzen ari dira.
Nahiz eta denboraldian lehen aldiz talde irundarrak dituen 14 jokalariak osotasunean izango zituzkeen, Asobalek ezartzen duen araudiaren ondorioz, 15 jokalarirekin bidaiatu dezan, deialdian harrobiko jokalari bat sartu eta lehen taldeko jokalari bat atera beharko du teknikari asturiarrak. Kasu honetan, Viveros Herol BM Navaren aurka atseden hartuko duen jokalari hautatua Julen Aginagalde izan da. Beren ordez, Eneko Furundarena eta Julen Mujikak lehen taldearekin bidaiatuko dute.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...