HIRU TALDE SENDO BIGARREN ITZULIA PRESTATZEKO
Eskubaloia

HIRU TALDE SENDO BIGARREN ITZULIA PRESTATZEKO

Bigarren itzulia lehena bezain ona izan dadin, Bada Huesca, Helvetia Anaitasuna eta Fenix Toulouse HB taldeen aurka arituko da Bidasoa.

Datorren hilabetean eskubaloiko Munduko Txapelketa jokatuko den bitartean, Bidasoak urtarrileko denboraldi-aurreari ekingo dio. Zehazki, hilabeteko geldiunearen ostean, Jacobo Cuetarak zuzentzen duen taldea datorren ostiralean Artalekua bueltatuko da. Jokalariek, ahal bezain laster, lehiaketa erritmoa berreskuratu beharko dute, horretarako, denboraldi-aurrea osatuko duten hiru lagun arteko hitzartu ditu talde irundarrak. Izugarrizko lehen itzulia egin du Bidasoak, eta bigarrenean maila bera erakusteko, goi-mailako arerioak bilatu ditu: Bada Huesca, Helvetia Anaitasuna eta Fenix Toulouse HB taldea.

Ostiraleko itzuleran, ordea, jokalari garrantzitsu askoren falta sumatuko du Cuetarak. Txile eta Argentinako selkezioekin dauden Rodrigo Salinas eta Nicolas Bonannok eta min hartuta dagoen Matheus Da Silva, ez dira bertaratuko entrenamendura. Horietaz gain, Espainiako selekzioarekin Qatar eta Errusian egon ostean, Xoan Ledok, Kauldi Odriozolak eta Jon Azkuek atseden egun batzuk izango dituzte. Horiek guztiak ordezkatzeko, Jacobo Cuetarak harrobiko zenbait jokalari deialdian sartu ditu, Xabier Barreto, Jon Ander Larrarte eta Mikel Galan, besteak beste.

Bada Huesca izango da denboraldi-aurreko lehen arerio eta bi aste eskasean neurtuko dira bi taldeak Huescan. Urtarrilaren 20ean jokatuko du Bidasoak Francisco Nolaskok zuzentzen duen taldea. Hueskako taldea, egun, 22 punturekin Sacyr Asobal Ligako bosgarren sailkatua da. Hauek ere denboraldi bikaina ari dira osatzen, horren adibide argia da, Leongo Ademarren aurka lehen itzuliko azken neurketa irabaziz gero, Asobal Koparako txartela lortuko luketela.

Bada Huescaren aurka jokatu eta hiru egunetara, urtarrilaren 23an, Iruñan Helvetia Anaitasunaren aurka arituko da Bidasoa. Iruindarrek ere sekulako denboraldia ari dira osatzen, bi urte gogorren ostean, aurten sailkapeneko zazpigarrenak dira 19 punturekin eta gutxigatik ez dira Errege kopan sailkatu.

Azkenik, hilaren 28an Okzitanian Fenix Touluse HB taldearen aurka denboraldi-aurrea amaitutzat emango du talde irundarrak. Lehen itzulia bukatzeko lau neurketa falta direnean, Frantziar Ligako 11.sailkatuak dira eta EHF European Leagueko A multzoan, hirugarrenak dira Orlen Wisla Ploc eta Leongo Ademarren atzetik. 

ALEX MOZAS: “BARÇAREN KONTRA ETXEN DEBUTA EGITEA IDEALA DA, EZ DAGO AURKARI ETA ESKENATOKI HOBERIK”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “BARÇAREN KONTRA ETXEN DEBUTA EGITEA IDEALA DA, EZ DAGO AURKARI ETA ESKENATOKI HOBERIK”

Bidasoak Barça jasoko du Artalekun igandean (irailaren 22an), denboraldiko bigarren jardunaldia jokatzeko, lehena etxean

Bidasoa Irunek...

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU
Eskubaloia

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU

Euroeskualdearen babesarekin, Hendaiako Stade Hendayais eta Doneztebeko Errekako jokalariekin teknifikazio saioak eginen dituzte

Bidasoa Isuria...

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari hasiera emanen dio igande honetan, Villa de Aranda taldearen kontra

Aurredenboraldia bukatuta, 2024/25ko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika