HISTORIKOEN ARTEKO BERDINKETA
Futbola

HISTORIKOEN ARTEKO BERDINKETA

Hirugarren partida jarraian Real Unionek galtzen ez duela, baina garaipena lortu ezean ere, ez da sailkapen nagusiko goiko postuetara hurbiltzen, izan ere, zaila egiten ari zaio talde txuribeltzari errenkadan garaipenak lortzea.Galera bertaratu zirenak hiru puntuak lortzeko gogoekin geratu ziren, batez ere, bigarren zatian Real Unionek erakutsitakoaz eta gero.

Lainoz beterik aurkeztu zen Stadium Gal atzo arratsaldean, baina ez zen eragozpena izan Getxotarrek eta Irundarrek euren goleko lehen saiakeretan bi ateak urratzeko. Urkizuren lesio goiztiarra eta gero, Javi Luacesen mutilak izan ziren lehenak markagailuan aurreratzen. 0-1koa Ramosek sartu zuen Jordanen jokaldi eta erdiraketa ezinhobe bat aprobetxatuz.

Ramosek gola buruz eskuratu bazuen, hamar minutu geroago etxeko taldeak modu berean berdinketaren gola eskuratu zuen. Estradak erdiraketa paregabe bat eskeini zion Etxabururi eta honek ez zuen aukera alferrik galdu. Ondarrutarraren lehen gola izan da sasoi honetan. Golaren ostean, norgehiagokak ez zuen abagune gehiagorik izan lehen zatian.

Atsedenalditik bueltan, txuribeltzak nagusitu ziren jokoan eta aukera arriskutsuenak Juan Dominguezenen kargu ziren. Lehen bost minutuetan hiru abagune argi izan zituzten gauzatu gabe. Gauzatu zuena Orbegozo izan zen, baina epaileak gola baliogabetu zuen jokoz kanpokoaren ondorioz.

Norgehiagokaren amaieraren 15 minutu faltan, Getxoko Arenas baloia berreskuratu zuen, baina Solaren eta Eneko Eizmendiren aldaketen ondorioz, partida berriro ere etxekoen erritmo hartu zuen. Eizmendi bera izan zen Real Unionen azkeneko aukeraren protagonista, baina ezin izan zuen 2-1ekoa markagailuan ezarri.

Denboraldiko bostgarren berdinketa izan zen atzokoa, Amorebietari eta Sanseren aurka lortu du garaipena talde txuribeltzak. Lehen 9 jardunaldien ostean 13. Sailkatuak dira Juan Dominguezenak, promozio postuko hiru puntuko abantailarekin eta Mirandesekiko sei puntura, playoff postuak markatzen duen taldeak.

Bi norgehiagoka izango ditu berriz aste honetan Real Unionek, lehena Zamudion Federazio Kopako bueltako partida, eta bigarrena, ligari dagokionez, igandean 17:00etan Izarraren kontra. 

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK

Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra

Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika