HONDARRIBIA ESKUBALOIAK BERE ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITU DU
Eskubaloia

HONDARRIBIA ESKUBALOIAK BERE ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITU DU

Ibilbide berri honetan, CD Bidasoako presidenteak, Gurutz Aginagaldek, bere babesa adierazi nahi izan du eta 2019ko udatik dauden harremanak sendotu

Hondarribia Eskubaloiak bere Zuzendaritza Batzorde berria aurkeztu du, iaztik Juan Luis Silanes buru duena. Taldea Hondarribiko emakume eta gizonek osatzen dute eta, ibilbide berri honetan, CD Bidasoako presidenteak, Gurutz Aginagaldek, bere babesa adierazi nahi izan du eta 2019ko udatik dauden harremanak sendotu.

Zuzendaritza Batzorde berria Juan Luis Silanes Aguirrek (presidentea) eta Ainhoa Larrarte Azpillaga, Beñat Emazabel Ceberio, Joseba Sánchez Galarza, Javi de la Haza Martínez, Gorka Galea Noceda, Ander Elizalde Aguirre eta Mertxe Tife Iraola bokalek osatzen dute. Joan den ikasturteaz geroztik, "klubak Hondarribian hainbat ekintza garatzeko lan egiten du, hala nola hiriko haurrekin kalean egiten diren ekitaldiak, CD Bidasoako jokalariek Hondarribiko ikastetxeetara egiten ari diren bisitak... Hondarribia Eskubaloiaren prestakuntza eta gizarte proposamena Hondarribiko maila guztietara helarazi nahi dugu", azaldu du Silanesek.

Hondarribiko kirol- eta erakunde-eragileekin batera lan eginez, zuzendaritza berriak bere gain hartu duen helburu nagusia da "kluba haztea, kirol osasungarria lehen taldearen bidez sustatuz, gaur egun Lehen Nazional mailan erreferentea dena". Emakumezkoen eskubaloia sustatzeko plan bat ere planteatu da, Hondarribia Eskubaloi Eskolako lehenengo emakumezko kideekin: "Jarraipena eman nahi dugu emakumezkoen taldeen lerro bat sortuz hurrengo urteetan. Hondarribiko eskubaloiaren aldeko apustua egiten dugu, euskalduna eta berdintasunezkoa, eta 2012, 2013, 2014 eta 2015 urteen artean jaiotako Hondarribiko gazteak kirol modalitate hau probatzera animatzen ditugu".

Horrez gain, ibilbide berri honetan, CD Bidasoako presidenteak, Gurutz Aginagaldek, bere babesa adierazi nahi izan du eta 2019ko udatik dauden harremanak sendotu: "Urte batzuk daramatzagu bi klubek elkarrekin lanean eta talde berri honekin aurrera pausoak ematen jarraituko dugu”.

Harreman formalizatua

Ricardo Fernández Hondarribia Eskubaloia taldeko presidente zela, erakunde hondarribitarraren eta CD Bidasoaren arteko bat-egitea lortu zen, eta kolore berdeko taldea filiala izan zen Irungo lehen taldearen ondorio guztietarako. Akordio horrek lau urte iraun zuen, eta 2003an hautsita geratu zen; 2019ko udan berriz elkartu zen. Urte hartako abuztuaren 20an, CD Bidasoak eta Hondarribia Eskubaloiak lankidetza- hitzarmen bat sinatu zuten indarrean jarraitzen duena.

Kirol-araudiak jasotzen dituen kluben arteko akordio-aukeren artean dago kirol-eskubideak lagatzea, horixe baita kirol-erakundeen arteko lotura-formularik errazena. Hondarribia Eskubaloia eta CD Bidasoak beraz, euren nortasunari eusten diote, nahiz eta kirol egiturak koordinatu egiten diren, eta horrela, Plenitude Ligan lehiatzen den lehen talde horiari bigarren talde hondarribiarra jarraitzen dio, Espainiako eskubaloiaren Lehen Nazional mailan lehiatzen den taldea. 

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika