20 Ira, 2020 Hondarribia, Arrauna, Go Fit Hondarribia, Hondarribia Bertako Igogailuak, Hondarribiko Arraun Elkartea
Emakumezkoen Hondarribiako tripulazioa bikain aritu da Euskotren Ligako playoffetarako lehian eta Bermeon eta Portugaleten garaitu ondoren, datorren denboraldian, Euskotren Ligan emakumezkoen eskifai onenekin arituko dira
Hondarribia Arraun Elkarteko emakumezkoen tripulazioa bikain aritu da denboraldiko azken asteko bi estropadetan. Bermeon eta Portugaleten zita garrantzitsua zuten eta nagusitasunez, Cabo, Hibaika eta Tolosaldeari gailendu ziren.
Asteburuko lehen estropada Bermeoko ur bizietan ospatu zen eta erlojupeko ikaragarri batekin, Hondarribia Arraun Elkarteak eguneko denborarik azkarrena burutu zuten. 11:36.36ko denborarekin Tolosaldea segundu baten abantailarekin garaitu zituzten, eta atzerago Hibaika eta Cabo bukatu zuten erlojupekoa.
Segundu bateko abantailarekin Portugaletera iritsi ziren eta estropada arazo dexenterekin hasi zituzten lau tripulazioek. Cabok eta Tolosaldeak 10”-ko zigorra jaso zuten hasierako paladak estatxa hartu gabe hasteagatik, beraz, mantendu beharreko abantaila Tolosaldearekiko 11”-koa zen.
Tolosaldeak gaizki hasi zuen estropada eta ezin izan diote egoerari buelta eman, Tolosarrak ziabogara Hibaikaren atzetik heldu da, baita Hondarribiaren atzetik ere. Hondarribia Arraun Elkarteak ondo kontrolatu du zuen abantaila, ordea, bigarren jardunaldia Hibaikarentzat izan zen. Oreretarrek eguneko denborarik azkarrena lortu zuen eta Tolosaldearen aurretik bukatu zuten Euskotren Ligarako playoffetako lehia.
DENBORAK:
1- Hibaika 10:30.28
2- Hondarribia 10:32.28
3- Tolosaldea 10:37.
4- Cabo 10:54.80
Gauzak horrela, Iker Cortesen arraunlariak, datorren denboraldian, beste behin, Euskotren Ligan aritzeko txartela lortu dute, edota beste modu batera esanda, emakumezkoen traineru sasoikoenekin lehiatuko dira beste urte batez.
Klub bereko piraguistek ere arrakastaz bukatu zituzten asteburuan jokatutako Bizkaiako eta Gipuzkoako txapelketak
Gipuzkoako aulki mugikorreko Liga...
Ourensen ospatu zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Espainiako Txapelketa
Santiagotarrak taldeko arraunlariek aulki mugikorreko distantzia...
Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu zuen aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketako azken jardunaldia
Euskadiko aulki mugikorreko...
Orioren aitzinetik helmugaratu zen Hondarribiako klubeko zortzikotea
Aulki mugikorreko Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketaren hirugarren...
Bidasoa ibaia protagonista izan zen pasa den asteburuan ere, Ur Bizietako Euskadiko Kopa jokatu baitzen bertan
Aulki mugikorreko arraunlariek...