21 Mar, 2021
Hondarribia Arraun Elkarteak garaipena erdietsi du denboraldi-aurreko Oriako jeitsieran. Emakumezkoetan, Arraun Lagunakek irabazi du eta ‘Ama Guadalupekoa’ ontzia laugarren izan da.
Igande honetan, arrauneko denboraldi-aurreko hirugarren zita nagusian, Hondarribia eta Arraun Lagunak nagusitu dira Oriako jesitsieran. Gizonezkoetan, segundu batengatik, Santurtziren aurretik, irabazi du bandera Hondarribiak eta emakumezkoetan, hamar segunduko aldearekin, Arraun Lagunakek lortu du garaipena. Emakumezkoen ‘Ama Guadalupoekoa’ ontzia laugarren bukatu du Orioren atzetik.
Emakumezkoen lehiarekin ekin diote ontziek denboraldi-aurreko hirugarren zitari. Bandera lortzeko apostuak Orio eta Donostiarraren baitan bazeuden ere, Arraun Lagunakek, aise, lortu du garaipena. 14:42:03-ko denborarekin 10 segundu atera dizkio Donostiarrari eta 11 segunduko atzerapenarekin helmugeratu da Orio. Hondarribia izan da laugarrena, Iker Cortesek zuzentzen duen tripulazioak 14:59:34ko denbora egin eta San Juanen aurretik bukatzea lortu du. Horien atzetik, Tolosaldea, Hibaika, Zumaia, Zarautz eta, azken postuan, Lapurdik osatu dute sailkapena.
Gizonezkoetan, lehia oso estu joan da. Ioseba Amunarrizen gidaritzapean, Hondarribiak denboraldi-aurreko bigarren bandera eskuratu du Santurtzi baino segundu bat azkarrago helmugeratu ondoren. Hondarribiarrek 19:17:58 denbora egin dut; Santurtziarrek, ordea, 19:18:69. Bi segundu atzetik, Donostiarra Kaiarribak egin du hirugarren eta, lau segunduko atzerapenarekin, Orio izan da laugarren. Ostiralean Zorrotzaurren garaipena erdietsi zuen Zierbanak bosgarren postuan bukatu du proba eta hauen atzetik Ondarroa eta Zarautz sailkatu dira. Sanpedrotarra ARC ligan arituko den ontzietatik posturik gorena lortu du, zortzigarrena, Orio B, Getaria eta Zumaiaren aurretik. Eguneko hamabigarren denbora Aresek lortu du eta bederatzi segunduetara Hondarribiaren bigarren ontzia helmugeratu da 13.sailkatu bezala. Honako traineru hauek osatu dute gizonezkoen sailkapena: San Juan, Kaiarriba B, Mutriku, Zarautz B, Lapurdi, Hibaika eta Illunbe.
Klub bereko piraguistek ere arrakastaz bukatu zituzten asteburuan jokatutako Bizkaiako eta Gipuzkoako txapelketak
Gipuzkoako aulki mugikorreko Liga...
Ourensen ospatu zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Espainiako Txapelketa
Santiagotarrak taldeko arraunlariek aulki mugikorreko distantzia...
Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu zuen aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketako azken jardunaldia
Euskadiko aulki mugikorreko...
Orioren aitzinetik helmugaratu zen Hondarribiako klubeko zortzikotea
Aulki mugikorreko Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketaren hirugarren...
Bidasoa ibaia protagonista izan zen pasa den asteburuan ere, Ur Bizietako Euskadiko Kopa jokatu baitzen bertan
Aulki mugikorreko arraunlariek...