HORI GELDITUA, LEDO!
Eskubaloia

HORI GELDITUA, LEDO!

Ledok heroien kapa jantzi du C.D. Bidasoari denboraldiko lehen bi puntuak emateko (26-25).

Derbia, 2021-2022 Sacyr Asobal Ligaren hasiera eta Bidasoa zaleen itzulera Artalekura, ezer gutxiago eska zitekeen lehen jardunaldiari. Derbiak beroak izaten direla esan ohi da eta gaur esaera omendu dute, azken unera arte ez da norgehiagoka erabaki. Bi puntu balio dituen azken minutuko gelditua egin du Xoan Ledok, penalti puntutik eta gol batengatik, 26-25 lehen garaipena erdietsi du C.D. Bidasoak.

Estu baino estuago joan dira lehen 30 minutuak. 0-2 eta 2-4 aurreratu da markagailuan Anaitasuna, baina fitxaketa berrien golek berdindu dute. Bosgarren minututik aurrera, talde bakoitzak izan duen errenta handiena 2 golekoa izan da. Minutuak aurrera egin ahala, neurketa berotzen joan da. Bidasoari jarraian, 2 minutuko zigorrarekin Tesoriere eta Dariel Garcia egotzi dituzte eta minutu gutxira, Kauldik txartel gorria ikusi du eta ez du gehiago jokatu. Nieto eta Furundarena erasoan kantxaratu ditu Jacobok eta biek tándem polita burutu dute Izquierdo, Del Arco eta Bonannoren aurrean. Usurbileko gazteak bi gol erdietsi ditu lehen zatian jokatu dituen minutuetan; hain zuzen ere, C.D. Bidasoa lehen aldiz markagailuan aurretik jarri du (8-7, 16.minutuan). Mikel Zabalak 2 golera zabaldu du errenta, 12-10, baina azken unean talde iruindarrak errendimendua hobetu du eta gol bat aurretik bukatu du lehen zatia. Ikusgarria izan da 30.minutuaren aurretik Chocarrok gauzatu duen gola, Enrique Dominguezek hutsartea eskatu du eta paregabe atera da jokaldia.

Salinasen golarekin hasi da bigarren zatia eta segidan, Ander Ugartek sekulako jaurtiketa gurpildunarekin talde irundarra jarri du berriz markagailuan aurretik (16-15). Ganuzak 16-16 berdindu du eta 3-0eko partzialaren bidez, ordura arteko errenta handiena erdietsi du C.D. Bidasoak. Anaitasunak azkar erreazkzionatu du eta partziala itzulo dio talde irundarrari (19-19, 41.minutuan). Lehen zatian zehar, bi atezainak, Xoan Ledo eta Juan Bar, oso sendo ibili dira eta bigarrenean berdin jarraitu dute. Ledok 10 gelditu egin ditu eta Barrek 12. Atepeko lana alde batera utziz, Ander Izquierdok 48.minutuan kanpotik eginiko bi golen bitartez, neurketa berrekin denetik, lehen aldiz jarri du Anaitasuna aurretik (21-23) eta Jacobo Cuetararen hutsartea behartu du. Hustartetik ziztu bizian atera da C.D. Bidasoa, bereziki, jarraian bi gol egin dituen Iñaki Cavero. Penalti puntutik hirugarrena erreskan erdietsi du eta enegarrenez, etxeko taldeak irauli du markagailua (23-24, 22.minutuan). Minutu beroenetan, Gorka Nietok zuzendu du C.D. Bidasoaren erasoa, ondo baino hobeto. Berak eta Caverok zuzendu dute talde irundarraren garaipena azken minutuetan.

Bi minuturen faltan, 26-25 adierazten zuen markagailuak eta epaileek Antonio Bazan bi minutu egotzi dute, Anaitasunak azken minutuak jokalari bat gutxiagorekin jokatu behar izan du defentsan. Caverok garaipenaren gola eskura izan du, baina Barrek 7 metroko jaurtiketa geratu du. Eraso bat edo birentzako denbora zegoen, Enrique Dominguezek hutsartea eskatu du berdinketaren gola izan zitekeena ondo prestatzeko, Anaitasunak ondo jokatu du erasoa eta 7 metroko jaurtiketa behartu du. Chocarro kapitaina izan da jaurtiketa egiteko arduraduna, Xoan Ledok gelditu bikaina egin du, eta garaipena eman dio C.D. Bidasoari (26-25) eta Artalekuk eztanda egin du. 

Fitxa teknikoa

26 - Bidasoa Irun (14+12). Ledo, Ugarte (2), Zabala (1), Kauldi (1), Salinas (4), Rodríguez (2), Fernández (3); Sierra, Cavero (8, 5 p.), Furundarena (2), Mujika, Tesoriere (1, 1 p.), Da Silva (1), Nieto (1), García.

25 - Helvetia Anaitasuna (15+10). Bar, Gastón (3, 1 p.), Bazán (1), Fernández (1), Ganuza (3), Meoki (2), Bonanno (1); Cancio , Etxeberria, González, García, Chocarro (3), Pereira (5, 2 p.), Izquierdo (3), Del Arco (3), Albizu.

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika