IGOERA POSTUETAN KOKATZEKO GARAIPEN SUFRITUA
Futbola

IGOERA POSTUETAN KOKATZEKO GARAIPEN SUFRITUA

Azken 9 puntuetatik 7 lortu ditu Real Unionek. Gaur Ibaiako futbol zelaian, asko sufrituta 0-1 garaitu du Aitor Zulaikaren taldeak.

Aitor Zulaikaren taldeak sekulako aurrerapausua eman du gaur Ibaian. 0-1 garaitu du Alaves B eta 20 puntu eskuratuta sailkapeneko hirugarren postuan jarria da talde txuri-beltza. Honek esan nahi du, gaur egun talde irundarra igoera fasean kokatzen dela, klubak duela asko lortzen ez zuen sailkapena. Gainera, bigarren itzuli honetan aukera paregabea du; izan ere, gelditzen diren 9 jardunaldietatik 6 Stadium Galen jokatuko ditu. Hurrengoa, Leioaren aurka jokatuko du Real Unionek.

Gaurko neurketari dagokionez, Real Unioneko ondo baliatu ditu izan dituen erasoko abaguneak. Bi taldeek indartsu ekin diote neurketari, baina hastapenetan, Real Unionek eskuratu du baloiaren jabetza. Aitor Zulaikari gustatzen zaion jokoa egiten hasi du taldeak eta 20.minutuan, Jon Madrazok eguneko gol bakarra erdeitsi du. Bizkaitarrak denboraldiko bigarren gola erdietsi du, bi neurketa jarraian daramatza arerioaren atearen sarea urratzen. 1-0ekoarekin eta abagune gehiegirik gabe, neurketa atsedenaldira joan da.

Aldageletatik bueltan, Iñaki Alonsok zuzentzen duen taldearen jokalariek hartu dute norgehiagokaren agintea. Babazorroen harrobiko taldeak abagune andanak izan ditu neurketa berdintzeko, baina Real Unionen defentsa eta, batez ere, Jon Irazustabarrena atezaina bikain aritu dira. Alaves B-ren aukera garbiena 52.minutuan iritsi da, Alan Godoyk jaurtiketa arriskutsua gauzatu du, baina zutoinera joan da baloia. Abagune honen ostean, Godoy berak, Lupuk eta Guaguak beste hiru aukera izan dute neurketa berdintzeko, baina hirurek erantzun berdina izan dute, ‘Txusta’-ren geldiketa.

Alaves B-k izan du baloiaren jabetza eta baita aukerak ere, baina Real Union talde handien gisa berdinketa mantentzea lortu du. Minutuak aurrera egin ahala, jokoa geldotu dute, baloi gehiago bereganatu dute. Hala ere, azken minutuan dena aldatu zezakeen abagunea izan du Alaves B-k. Beste behin, Alan Godoyk 1-1ekoa egiteko saiakera egin du, baina bere jaurtiketa ‘Txusta’-k sekulako geldiketarekin gola sahiestu du. 

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika