26 Mai, 2023
La Nuciaren kontrako partidua festa bat izanen dela dio Igor Emeryk, Real Uniongo Administrazio Kontseiluko presidenteak. Ilusioz egiten diote aurre denboraldiko azken partiduari eta zaleen babesa jasotzea espero dute.
“Stadium Galetik Irun osora” zabaldu nahi dute giroa Real Unionetik. Hainbat jarduera antolatu dituzte denboraldiko azken partidua berotzeko eta “ongi borobildu nahi dute eguna”. Taldearen indarra azpimarratu nahi izan du Igor Emery klub txuribeltzeko presidenteak, azken momentura arte aukerekin ailegatzeko gai izan delako. “Guk nahi duguna eta jokalariek nahi dutena horrelako momentuak bizitzea da”, erran du. Lasaitasunez egin dute hori gainera, eta indarberrituta. Horrela, zaleak Galera hurbiltzea nahi dute, euren babesa taldeari erakusteko eta emaitza edozein dela ere, biharko jardunaldiaz gozatzeko.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...