Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
09 Eka, 2023
Uranzun eta Artalekun jokatuko dituzte partiduak Euskal Herriko sei taldeek
San Martzial Emakumeen Eskubaloi Torneoa bueltan da Irunen. Aurten, bigarren edizioa ospatuko dute eta horretarako, Euskal Herriko sei talde arituko dira lehian elkarren kontra. Partiduak 10:00etan hasiko dira eta kanporaketak Uranzu pilotalekuan eta Artalekun izanen dira.
Txingudi Eskubaloi Taldeak II. San Martziak Emakumeen Eskubaloi Torneoa ospatuko du bihar, ekainaren 10ean, Irunen. Euskal Herriko sei taldek hartuko dute parte bertan. Etxeko taldeaz gain, Txingudi Zubieder, Ibaizabal Eskubaloi Taldea, Tolosa CF Eskubaloia, Stade Hendayais HB, Garaje El Prado Corazonistas eta BM Ardoi ere arituko dira lehian.
Goizeko 10:00etan hasiko dira kanporaketak eta Artalekun eta Uranzun jokatuko dituzte hauek. Etxeko taldeak Artalekun jokatuko ditu kanporaketetako bi partiduak. Lehena, 10:00etan, Ibaizabalen kontra eta bigarrena, 11:00etan, Corazonistas taldearen kontra.
Arratsaldean berriz, 16:00etatik aitzinera, 5. eta 6. postuak erabakiko dituzte. 17:00etan berriz, 3. eta 4. postuak. Eta azkenik, finala ospatuko dute 18:00etan. Arratsaldeko neurketa hauek guztiak Artalekun ospatuko dira, baita 19:00etan eginen den sari banaketa eta itxiera ekitaldia ere.
Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan
CD Bidasoak eta Hondarribia...
Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan
Bidasoa Irungo...
Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...
CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko
CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....