Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera
Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...
08 Eka, 2022
Ibargurenek lehen postua lortu zuen 2000 metro oztopo proban eta Europako Txapelketarako txartela eskuratu zuen
Pasa den asteburuan, Gipuzkoako Txapelketa ospatu zen Anoetan zenbait kategorietan, eta bertan Iker Ibargurenek marka minimoa lortu zuen Europako Txapelketan parte hartzeko. 2000 metro oztopo proban lehiatu zen Ibarguren eta lehen postuan amaitu zuen lasterketa.
Larunbatean jokatu zen 2000 oztopo proba eta Ibargurenek lasterketa ederra osatu ondoren, azken 1000 metroetan eraso egin zuen eta lehen postuan helmugaratu zen, 6:01,17ko denborarekin. Lortutako marka honekin, Europako Txapelketan sartzeko minimoa eskuratu zuen baita ere.
Ibargurenen lorpenaz gain, jaurtitzaile gazteek ere parte hartu zuten Gipuzkoako Txapelketan eta podiumera igotzea ere lortu zuten. Maialen Diazek, besteak beste, urrezko domina eskuratu zuen 20 urtez azpiko disko jaurtiketan, 23,05 metro eginda eta baita bere marka pertsonala ere. 18 urtez azpikoetan, Unax Erasok ere lehen postuan sailkatu zen proba berean, 46,85koarekin. Azkenik, Alaine Aguerralde eta Egoitz Miquelarena, 300 metroko proban, podiumeko lehenengo eta hirugarren mailara igo ziren hurrenez hurren. Aguerralde Gipuzkoako txapelduna bilakatu zen, 41,16ko denborarekin, eta Miquelarenak brontzezko domina eskuratu zuen, 38,39koarekin.
Euskadiko Txapelketa absolutuan lau domina
Asteburuan ere, Euskadiko Txapelketa ospatu zen Durangon, eta bertan BAT-eko zenbait atletek ere parte hartu zuten brontzezko lau domina lortuz. Alde batetik, Mikel Aguirrebeñak hirugarren postua eskuratu zuen 5000 metroko proban 15:25,47ko denbora eta marka personal onena eginez. Altuera jauzian, Jon Mateyk ere brontzezko domina lortu zuen, 1,94 metroko saltoarekin. Alazne Garrido, 400 metroetan, podiumeko hirugarren mailara igo zen 56,80 segundutan lasterketa osatuz, eta azkenik, Goizane Garciak pisu jaurtiketan ere hirugarren postua eskuratu zuen, 10,78 metroekin.
Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera
Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...
Espainiako Unibertsitate mailako 400 metroko hesi-lasterketan lortu zuen garaipena
Espainiako Atletismoko Unibertsitate mailako Txapelketa ospatu...
Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...
Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan
Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...
Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan
Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...