Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
16 Mai, 2022
Arrate Eibar 31-39 menderatu ostean, Il Capo Hondarribiak sailkapeneko hirugarren postuan bukatu du aurtengo denboraldia
Il Capo Hondarribiak, asteburu honetan, garaipen batekin eman dio amaiera aurtengo denboraldiari. Oraindik porrotarik jaso ez zuen Arrate Eibarren kontra jokatu zuen pasa den larunbatean eta 31-39ko markagailuarekin irabazi ondoren, hirugarren postuan sailkatu da Lehen Maila Nazionalera itzuli den urte honetan.
Lehen zati nahiko parekatua jokatu zuten bi taldeek ere, eta azken erdian erabaki zen neurketa. Hondarribitarrek 21era berdinduta zeudenean, Eneko Furundarenaren bi golekin, Tao Gey-Emparanen beste bi golekin eta Gorka Nietoren gol batekin, partidua beraien aldera eraman zuten eta lau goleko aldea ireki zuten markagailuan (22-26). Hortik aurrera, Il Capok eraman zuen norgehiagokaren kontrola eta hutsunea gehiago zabaltzea ere lortu zuten, zortzira iritsi arte. Horrela, 31-39ko markagailuarekin, garaipena eskuratu eta eibartarren lehen porrota ahalbidetu zuten.
Denboraldia amaitutzat emanda, Il Capo Hondarribiak hirugarren postuan amaitu du aurtengo denboraldia. Bost urte Lehen Maila Nazionaletik kanpo egon ondoren, itzulera honetan, 45 puntu eskuratu ditu guztira Helvetia Anaitasunaren (49) eta Eibar Eskubaloiaren (56) atzetik soilik.
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...