ILUSIO TRUKAKETA
Futbola

ILUSIO TRUKAKETA

Denboraldi berriaren hasierako astean, talde irundarreko agintariek bazkide-kanpainaren eta kapital-gehikuntzaren balorazio eta zehaztasunak egin dituzte.

Real Unionen batzordekideen artean “ilusioa eta poztasuna” sortzen ari da duela aste batzuk hasi zuten bazkide-kanpainak. Hala azaldu du Igor Emeryk, Real Unioneko entrenatzaileak, “Behe Bidasoa Eskualdeko herritarren arteko harrera ona izaten ari da, eta orain guri dagokigu ilusio berarekin eurek jarritako konfiantza bueltatzea”. Nolanahi ere, bazkide-kanpaina abiatu besterik ez du egin, web orriaren, sare sozialen, komunikabideen eta karteldegien bidez hedatu dute kanpaina, baina oraindik “martxan dagoenari bultzadatxoa emateko prest” daudela aitortu du Emeryk.

Une honetan, 1133 bazkide ditu Real Unionek, horietatik 190 berriak direnak. Estatistikak eskutan, kanpainak izan duenaren harrerarekin “pozik” aurkitzen da Real Unioneko lehendakaria; izan ere, momentuz, bazkideen datuak %16,8 hazkundea izan du. Une honetan, 280 jubilatuk, 509 helduk, 139 gaztek eta 95 haurrek denboraldi osoan zehar Real Union jarraitzeko konpromisoa erakutsi dute. Horietatik 900 Irunen dute bizilekua, 87 hondarribian, 20 Hendaian eta 93 Behe Bidasoa eskualde inguruan. Hain zuzen ere, Behe Bidasoa eskualde inguruko txuri-beltz jarraitzaileei mezua zuzendu nahi izan die Emeryk: “etorri, hurbil zaitezte eta jarraitu ezazue zuzenean Real Union. Behe Bidasoa eskualdeaz haragoko jarraitzaileak ere gure harmailatan ikusi nahi ditugu”.

Union zaleek dagoeneko lehen bultzada eman diote taldeari, orain klubari dagokio erantzutea. Horregatik, Igor Emeryk gaurkoan zelaian aldaketak izango direla iragarri du: “bazkideek, pixkanaka pixkanaka, zalaian aldaketak ikusiko dituzte. Zelaiaren itxura eraberritzera goaz eta denborak zehazki zehaztea zaila den arren, gabonetarako Stadium Gal estetikoki eraberritua egiaztatzea nahi dugu”. Egiari zor, Stadium Gal berriak dimentsio berri batetara eramango du Real Union.

 Sasoi berriko lehen neurketari begira.

Real Unionen zaleak eta, beriziki, bazkideak irrikaz izango dira larunbatetik aurrera abiatuko den denboraldiarekin. Ez liga hasten delako, baizik eta urte bat baino gehiagoren ostean, bere taldearen norgehiagoka ofiziala zuzenean ikusteko aukera izango dutelako. Larunbatean, 17:30ean, DUX Internazional taldearen aurka 1000 jarraitzaileren edukiera izango du Stadium Galek, gaur egun dituen abonatuen kopurua, alegia. Neurketara sartzeko, bazkideek aldez aurretik eta denborarekin Galeko ofizinetan sarrera jaso beharko dute, “guztiz dohanik”, zehaztatu nahi izan du Josu Reta batzordekideak.

“Guztiz bermatutako prozesua”.  

Igor Emery lehendakariarekin batera, Josu Reta batzordekideak prentsaurrekoan parte hartu eta kapital-gehikuntzaren prozesuaren hainbat zehaztapen egin nahi izan ditu. Alde batetik, “guztiz bermatutako prozesua dela eta dagoeneko akziodunak diren horien partaidetza handiena sustatu nahi dutela” azpimarratu du. Dagoeneko akziodunak direnek abuztuan 13tik hilabete dute dituzten akzioak emendatzeko. Akzio berriak proportzian emendatuko dira; hau da, “interesa dutenek hiru akzioekiko, bi berri erosteko aukera izango dute”, argitu du Retak.

Lehen fase hori bukatu ondotik, klubak kapital-gehikuntzaren emaitza jakinarazi eta izenpetu gabe geratu diren akzioak lehen fasean erosi dutenen artean jarriko dira salmentan, betiere lehen aipatutako proportzioa mantenduz. “Bigarren fase honetan kapital-zabalkantzuren prozesua guztiz garatuko dela” ziurtatu du Retak. Emery familiak, gaur ere, berretsi du emendatzeko falta diren akzioak beregain hartzeko asmoa duela. 

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika