Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...
28 Api, 2023
Real Unionek igande honetan bisitatuko du Gimnàstic de Tarragona taldea, arratsaldeko 18:00etan
Real Unionek denboraldiko azken bortz partidak izanen ditu hemendik aitzinera, erronka moduan. Azken bortz finalak izanen dira, Iñaki Goikoetxeak aipatu duen moduan, eta puntuak batzen segitzeko asmoa dute, ahalik eta aukera gehiago edukitzeko maila mantentzeko. Horretarako hurrengo aukera beraz, igande honetan izanen du talde txuribeltzak (apirilaren 30ean), Gimnàstic de Tarragonaren kontra, arratsaldeko 18:00etan.
Iñaki Goikoetxeak pasa den asteburuko Bilbao Athletic B taldearen kontrako garaipenak “arnasa” eman diela aipatu du gaur goizeko prentsaurrekoan. “Behintzat burua pixkat atera eta konfiantza hartu dugu”, gaineratu du. Honek eman dien bultzadarekin beraz, “astean zehar jokalariak beste animo batekin entrenatu” dutela onartu du entrenatzaileak eta espero dutela igandean ere “emaitza horiek mantendu eta garaipena eskuratzeko” aukera edukitzea.
Hala ere, Nàstic taldearen kontrako partidua “gogorra” izanen dela aurreikusi du prestatzaileak: “Etxean, batez ere, oso taldea sendoa da. Joko zuzena dute, jende handia eta gogorra izanen da. Duelu askoko partida izanen da eta horietan ez gara ondo moldatzen”. Zailtasun horiek ikusita, “astean zehar horri buelta emateko lan egin” dutela azpimarratu du Goikoetxeak eta batez ere, “lan defentsiboari” begiratu diotela, nahiz eta “ezer berezirik” ere ez duten aldatu.
Talde txuribeltza, edonola ere, “animoso” dagoela jakinarazi du entrenatzaileak: “Jokalariekin egindako hizketaldietan animoso daudela ikusi dut eta hobeto. Entrenamendu onak izan dira eta oraindik ere final horietan puntuak ateratzeko aukera dugula ikusten dugu, baten bat atzean uzteko. Horri buelta ematen ari gara eta gustatzen zait nola dagoen taldea”.
Gogotsu eta ixaropentsu ekinen diote beraz, igande honetako partiduari Real Unioneko jokalari eta teknikariek. Oraindik ere maila mantentzeko aukera irekia dute eta horren bila joanen dira buru-belarri.
Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...
“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute
Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...